Hildako bat utzi duen istripua argitzeko lekukoak eskatu ditu Ertzaintzak. Ezbeharra ostiral arratsean gertatu zen Zumarragako Eitzaga auzunean, bidea oinez gurutzatzen ari zen pertsona bat auto batek jo zuenean. Zauri larriekin eraman zuten ospitalera, eta bertan hil zen geroago.
Matrikula berridun Hyundai Elantra modeloko ibilgailu batek 65 urteko JJ.G.R. harrapatu zuen ostiralean 18:00ak aldera San Gregorio kalean, Eitzagako frontoiaren parean. Istripu hura ikusi zuten lekukoei deia egin die Herrizaingo Sailak, gertaera argitzeko laguntza ematerik dutenei. Ertzaintzaren Trafikoko Atestatuen Gipuzkoako sailarekin jarri behar dute harremanetan lekukoek, 943 53 91 25 zenbakira deituta.