Zirkulazioan aldaketak izango diraZumarragan. Neurri hauetako batzuk jada martxan daude, beste batzukepe luzera jarriko dituzte indarrean.
Epe laburrera hartutako neurriak:
- Pasa den larunbatetik martxan da Zumarragan, zirkulazio arauak hausten dituzten gidariak informatzeko kanpaina. Behin kanpaina amaituta isunak jarriko dituzte.
- Zirkulazio neurri gehienak norabide aldaketa ekarriko dute. Biribilguneak egitea aurreikusten da, Filipinar Uharteak, Urdaneta hiribidea, Elizkale eta Iparragirre kaleetarako sarbideak moldatuko dituzte. Kale batzuk oinezkoentzat egokituko dituzte. Euskadi plaza, Soraluze, Legazpi eta Jai-Alai kaleen kasua izan liteke.
- Epe motzera hartuko den beste neurrietako bat Zelai Ariztiko aparkalekuak kobratzen hastearena da. Apirilean ireki zirenetik doakoa izan da zerbitzu hau. Baina, Zumarragako Udalak jakitera eman duenez, urtarriletik aurrera kobratu egingo dute. Bi ordu 85 zentimo izango dira.
Epe luzera:
Etorkizunera begirako proposamenenartean, herriko zenbait kaleetan TAO bidezko aparkalekuak jartzekoaaipatu behar da. Jakitera eman dutenez, zirkulazio arazo gehiensortzen diren kaleetan jarriko dute sistema hori.
Zirkulazio arauak hausten dituztenei oharrak jarriko dizkiete Zumarragan. (Goierriko Hitza)