Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Arcelor-Mittaleko ELA, LAB eta UGTri erantzun dio CCOO sindikatuak

Urretxu eta Zumarraga
2008/12/12
Otamotz

Zumarragako Arcelor-Mittaleko ELA, LABeta UGT sindikatuek, ESK-CUISen babesarekin CCOO-eko sekziosindikalak eta enpresako zuzendaritzak langileekiko duten jarrerasalatu zuten orain bi aste egindako prentsaurreko batean. Pasa denostegunean, Zumarraga eta Urretxuko kaleetan manifestazioa ere eginzuten, enpresako zuzendaritzari eta Enpresa Batzordeko CCOOsindikatuari langileekiko duten jarrera aldatzeko eskatuz.

Salaketa hauek gaitzetsi eta berebalorazioa egin asmoz, prentsaurrekoa eman zuen atzo CCOOek.

Hauteskunde sindikaletan gehiengo osoa

Hasteko, enpresa barruko azkenekohauteskundeetan gehiengo osoa eskuratu duela esan zuten CCOOekoordezkariek. Zeuden hamahiru ordezkarietatik zazpi. Hauteskundeetanparte hartze handia izan zen, %98koa azaldu dutenez eta erademokratikoan burutu ziren.

Arduragabekeriaz jokatzea leporatudiete beste sindikatuei

Irregulartasunak salatu dituztensindikatuek izandako jarrerak harritu ditu CCOOekoak. Enpresa barnekobide legalak erabili ez izana egotzi die, baita euren aldarrikapenakpubliko egin aurretik salaketa formalik ez jarri izana ere. CCOOareniritzian, Zumarragako Arcelor-Mittaleko langileen gehiengoa ez datorbat ELA, LAB, UGT eta ESK-CUISek azaldutakoarekin.

Horren adibide izan da hauen iritzizpasa den osteguneko manifestazioa. Kanpotik hiru autobus etorrizirela baieztatu dute, eta Zumarragako enpresako langileen partehartzea berriz, oso txikia izan zela.

Protesta ekitaldi hauek, ZumarragakoArcelor-Mittaleko langileen kontra doazela ulertzen du CCOOek.Arduragabeki jotzea leporatu diete ELA, LAB, UGT eta ESK-CUISi etalangileen egoera alde batera utzita, soilik euren interesakdefendatzeko estrategia izan dela ondorioztatu dute.

Enpresaren egoera

Krisiaren eraginez Euskal AutonomiaErkidegoko metalurgia enpresek bizi duten egoera, ez dela onenaaitortu dute. Produkzioak %60an egin du behera eta ondoriozArcelorrek azpikontratatutako langileen kopurua jaitsi du.Horregatik, egoerak horrela jarraitzen duen bitartean langileeninteresak defendatzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.

Erreakzioak:

Nestor Alvarez, Euskadiko siderurgia arloko CCOOeko arduraduna. (Laugarrena ezkerretik hasita)
  • “Arcelorrek ez du oraingoz Espainia mailako ERErik (enplegu-erregulazioko espedientea) proposatu. Haatik, bestelako neurriak hartu ditu produkzioaren %60ko beherakadaren ondorioz”.
  • “Siderurgiaren egoerak hemendik sei hilabetera hobera egitea espero da, orduan behin behineko langileek euren lanpostuetara bueltatzeko aukera izango dute”.
  • “CCOO sindikatuak ez luke ERErik onartuko Arcelorren”.
  • “Zumarragako Arcelorreko langileek, konpentsazio bat izango lukete, baldin eta egun batzuetarako lanik izango ez balute. Bergaran, ELAk gehiengoa duen enpresan, ez litzateke hori gertatuko”.
  • “Pasa den asteko manifestazioa, ELAk diseinatutako eta gainontzeko sindikatuek bultzatutako estrategia bat baino ez da. Espainian fabrikaren bat itxiko balitz, gatazka gehien sortzen duen fabrika itxiko litzateke. Eta ELAk gatazka hori sortzeko deitu zuen manifestazioa”.
  • “Langileen eta herriaren kontrako estrategia bat da”.

Jokin Cruz, Gipuzkoako CCOOeko metal arloko arduraduna. (Bigarrena ezkerretik hasita).
 

  • “Denok dakigu lehen zenbat pertsonek egiten zuten siderurugian, baita zenbatek egiten duten gaur egun ere. Lana defendatu beharra dago”.

Jose Mari Alberdi, Zumarragako Arcelor-Mittal enpresako sindikatu saileko idazkari orokorra. (Hirugarrena ezkerretik hasita).

  • “CCOO sindikatuaren aurkako kanpaina Enpresa Batzordean gehiengo osoa atera genuenean hasi zen”.
  • “Herriko hainbat sektorek gure enpresa kriminalizatzeko joera dauka. Arraroa da, ingurumen gaietan hainbeste kritika jasotzea. Legazpin eta Bergaran ez dago partikula-neurtzailerik. Badakigu ez dugula airea garbi mantentzen laguntzen, baina kutsadura kontrolatzeko bideak jarri nahi ditugu. Mila milioi pezetako inbertsioa egin da egoera hobetzeko. Neurgailua, enpresarentzako kaltegarria, baina herriarentzako onuragarria den leku batean jarrita dago. Dena den, ados gaude kokalekuarekin”.
  • “Abenduaren 4ko manifestazioan Zumarragako Arcelor-Mittaleko 60-70 langile baino ez zeuden. Langileen %12 edo 15a. ELA, LAB eta UGT-k 200 boto baino ez zituzten eskuratu hauteskundeetan. Sindikatu hauetako afiliatu askok ez zuen manifestazioan parte hartu gauza arraroak sumatzen dituztelako”.
  • “Hauteskundeak ez zirela garbiak izan diote, baina ez dute inoiz horren aurkako ezer egin”.
  • “Lanpostuak defendatuko ditugu, eraso ororen gainetik”.

 

 

Gaiari lotutako albiste gehiago otamotz.eus-en:

 

Arcelor-Mittaleko langileak kalean.
Arcelorreko langileek elkarretaratzea egingo dute gaur.
Arcelor-Mittal enpresako lan egoera salatu dute sindikatuek.
Arcelor-Mittalek 500 langile kaleratuko ditu.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT