Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolakbultzatutako ekitaldia da, Zumarragako Udaleko kultura sailarenlaguntzarekin. Aurtengo jaialdian Sebastian Lizaso, Amets Artzallus,Sustrai Colina, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikanobertsolariek hartuko dute parte. Gai-jartzaile lanetan bertsoeskolako kideak ariko dira.
Azken urteotan egin duten bezala,ekitaldiaren amaieran, gabon saski bat zozkatuko dute bertaratzendiren guztien artean Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolakokideek. Jaialdia gaueko hamarretan hasiko da. Sarrerak eskuratzekoaukera Zelai Arizti aretoko leihatilan bertan egongo da, jaialdiahasi aurretik ordubete lehenago hain zuzen. Sarrerak sei euroansalduko dituzte.
Luzio Gabiria
Luzio Gabiria 1928an jaio zen Gabirian,eta bertsozale amorratua izan zen. Bertsolari txapelketa askotanepaile lanak egin izan zituen, eta Osinalde sari entzutetsuarensustatzaile eta antolatzailea ere izan zen. Gainera, Zumarragan etaUrretxun haurrekin eta gazteekin bertsolaritza lantzen lehenengourratsak egin zituen Luzio Gabiriak. 1986an hil zen, eta ordutikZumarragan bertso jaialdia antolatzen da urtero haren omenez.
Irakurri albistea Goierriko Hitzan.