Eroski enpresako kontsumo zuzendariaeta Espainiako Kontsumitzaile Kooperatiben Konfederazioko presidenteada. Donostian bizi da eta asko bidaiatu beharra du, baina asteburueroherrira etortzen da.
Zer esan dezakezu zure gurasoez?
Gauza onak besterik ez. Niretzatfamilia oinarrizko zutabea da bizitzan eta zorte handia izan dut:gurasoek dugun onena ateratzen lagundu digute hiru ahizpoi. Balorezehatz batzuk irakatsi zizkiguten eta nahi genuen bizimoduaaukeratzen utzi ziguten. Bestalde, nire familiak sentsibilitatea dueta horrek gozatzeko eta elkarrekin gauza asko egitekoaukera ematen du.
Zertan lan egiten zuten zure gurasoek?
Aita jostuna zen. Legazpi kaleangizonezkoen arropa denda ireki zuen eta 1968an emakumezkoena irekigenuen Buscatarren etxean. Amak musika ikasketak egin zituen, bainaaitari laguntzea erabaki zuen eta sekula ez zituen musika eskolakeman. Musika zaletasuna pasatu digu, batez ere niri. Ez dut horreninguruko ikasketarik egin, baina nire zaletasunik handiena da.Amarekin musika klasiko kontzertu askotara joaten naiz.
Zure izebak irakasleak dira. Zuganeraginik izan al dute?
Familiaz ari naizenean, zentzu zabaleanari naiz. Nire familia gurasoek, ahizpek eta izebek osatzen dute.Izan ere, beti amaren ahizpekin bizi izan gara. Asko irakatsidigute eta betidanik kultura zaletasuna nabaritu dugu etxean.
Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Oso oroitzapen onak ditut. Mojeneskolara joan nintzen eta gero institutura. Niretzat Zumarragafuntsezko erreferentea da eta oso argi dut bertakoa naizela. Askobidaiatu beharra dut, baina familia eta jatorria gogoan ditut beti.Hori oso garrantzitsua da.
Joxe Mari Iparragirre Institutuan ikasizenuela esan duzu. Izebak irakasle izatea berezia izan al zen?
Ez nuen hala sentitu, beti horrekinbizi izan bainaiz. Dena den, izeba Terek eskola eman zidanean apurbat gehiago kostatu zitzaidan klasean burua altxatzea. Arantxarekinegon nintzenean baino pixka bat helduagoa nintzelako izan zela ustedut.
Ondoren Zuzenbidea ikasi zenuen.Zergatik?
Letrak atsegin nituen, bainairakaskuntza ez nuen gustuko. Bestalde, ez nuen urrutira joan nahi.Hori dela eta, Zuzenbidea ikasi nuen. Bizitzaren ikuspegi orokorraeskaini zidala uste dut.
Non hasi zinen lanean?
Euskadiko kontsumitzaileen federazioanhasi nintzen eta Urretxun kontsumo bulegoa ireki genuen. Osooroitzapen ona dut, lan talde bikaina bainuen. Gero Alsaziara joannintzen, kontsumo alorreko masterra egitera.
Hasiera-hasieratik kontsumo arloanaritu zara, beraz. Zergatik?
Zuzenbidea ikasi nuenean oso arginuen etorkizuna izango zuen esparru berri batean aritu nahinuela. Zenbait alor aztertu nituen eta azkenean kontsumo zuzenbideahautatu nuen. Garai hartan oso gutxi garatua zegoen.
Zergatik joan zinen Alsaziara?
Bertan ari ziren lantzen gehienkontsumo gaia. Oso esperientzia baliotsua izan zen. Izan ere,lehenengoz urrutira joan nintzen, atzerriko hizkuntza bateankomunikatu beharra izan nuen… Nire alorra jorratzeaz gain, bestebizimodu bat ezagutu nuen. Praktikak Bruselan egin nituen. EuroparBatasuna kontsumo araudia onartzen ari zen eta asko ikasi nuen.
Handik itzulitakoan hasi al zinenEroskin lanean?
Hala da. Kontsumo sailean sartunintzen. Espezializatua nengoen eta ordurako lan batzuk eginak nituenEroskiren kontsumo sailarentzat.
Zure alorra goitik behera aldatu da zuhasi zinenetik.
Ezer ez izatetik, egungo egoerarapasatu gara. Gure lehen lanak etiketaren ingurukoak izan ziren. Garaihartako kezka produktuaren arduraduna nor zen zehaztea zen eta egun,dagoeneko, nutrizioari buruzko informazioa eskaintzen da etiketan.Dena den, oraindik ere 80ko hamarkadako galdera garrantzitsuenakegiten dizkiogu geure buruari: osasunarekin, segurtasunarekin etakontsumitzaileen eskubide ekonomikoekin zerikusia dutenak dira.
Lan asko al dago oraindik egiteke?
Bai. Merkatu ekonomia globalizatu batenbarne gaude eta geroz eta gehiago dakigu, baina produktuenkontrolaren eta jakien osasun bermearen inguruan asko dago egiteko.Arrisku ezak ez du existitzen. Dena den, hemen bizi-kalitate etasegurtasun maila altuak ditugu.
Askotan arriskua Txinatik bakarrikdatorrela dirudi.
Historian lehenengoz ekonomiaglobalizatua dugu, baina toki guztietan ez ditugu araudi eta kulturaberberak. Kontsumitzaileengana heltzen diren produktu guztiakseguruak direla bermatu behar dugu, baina exijentzia asko aldatzen datoki batetik bestera. Azken krisiek ate batzuk zabalik daudelairakatsi digute. Informazio asko dugu, baina baita nahasmena ere.Hori dela eta, informazio sinesgarria zein den jakiteko elementuakezarri behar dira kontsumitzaileek erabaki zuzenak hartzeko aukeraizan dezaten.
Instituzioak inplikatzen al dira?
Kontsumitzaileen eskubideak defendatzendituen araudi zorrotza dugu. Gainera, administrazioek eta enpresekgero eta arduratsuago jokatzen dute. Marken jabeek ez dutetontakeriarik egin nahi. Dena den, horrek ez du esan nahi krisirikegongo ez denik. Krisiak kudeatzea zaila da eta gainera batzuetankomunikabideetan indar handia hartzen dute. Batzuetan produktu batenpartida batzuez hitz egin beharrean, jatorria aipatzen da. Ezlitzateke hala izan behar.
Kontsumitzaileak kezkatzen al dira?
Orokorrean, bai. Euskal Herrikokontsumitzaileak ezagupen maila altua eta interesa ditu.
Burua erabilita kontsumitzen da.
Funtsezkoena norberak bere beharrarenarabera aukeratzeko nahikoa informazio izatea da. Bakoitzak berebeharrak ditu. Batzuk emozionalak dira eta gure interesen araberahautatzeko adina informazio izatea da garrantzitsuena.
Batzuetan informazioa kudeatzea osozaila da, ordea. Telefono konpainien kasuan, adibidez.
Hala da. Sektore batzuk beste batzukgardenagoak dira. Niri ere ezinezkoa zait telekomunikazio munduankonparazio bat egitea. Kontsumitzaileak denari buruzko iritzia izanbehar duela dirudi, baina hori ezinezkoa da. Ezin da elikagaiez,telekomunikazioaz eta ingurumenaz dena jakin, esatebaterako. Egun sektore batzuk gardenak dira, baina bestebatzuetan alderaketa zailtzeko lan egiten ari dira. Duela 20 urteelikadura munduko etiketaz hitz egiten genuen eta egun telefoniamailakoaz ari gara. Produktu baten eta bestearen artekokonparazioa ahalbidetuko duen etiketa behar dugu.
Telefonia mundua al da ilunena?
Hala da. Erreklamazio gehienaktelefonia mugikorraren ingurukoak dira. Gainera, kontuan izanbehar da dagoeneko guztiok dugula telefono mugikorra eta hilerohorretan dirua gastatzen dugula. Sektore elektrikoa ere ez dagardena. Oligopolioa da eta konpainien arteko konparazioa egiteaoso zaila da.
Gaia aldatuz, emakumezkoen etagizonezkoen artean aldeak al daude kontsumoari dagokionez?
Profilak egin daitezke. Alde batetik,erosteko ahalmen desberdina dute. Bestetik, bakoitzak bere portaeradu produktu batean aurrean. Batzuetan prezioari ematen diogugarrantzia, beste batzuetan markari… Pertsona berberak jarreraaurrean jartzen diotenaren araberako jarrera du. Produktu batzuekinoso zorrotzak gara eta beste batzuei ez diegu garrantzirik ematen.Zorionez, konplexuak gara.
Nekazariek janariari geroz etagarrantzi gutxiago ematen diogula diote.
Emakumea lan-mundura heldu heltzeak etadenbora gutxi izateak garrantzi handia dute. Geroz eta denboragutxiago dugunez, bizitza erraztuko diguten gauzak behar ditugu.Denok dakigu zenbait produktu oso osasuntsuak direla, baina…Bestalde, geroz eta jende gehiago bakarrik bizi da eta horrekformatuak asko aldatu ditu. Dagoeneko ez dugu 5 kiloko potea behar.Horretaz gain, lehen baino etorkin gehiago daude eta beraien jarrerabertakoen ezberdina da.
Nora goaz kontsumo maila honekin?
Horrentzako ez du erantzunik, galderakbaizik. Munduaren laurdena oso ondo bizi da eta gainontzekoak gerozeta okerrago daude. Horrek argi eta garbi erakusten du gaizkigabiltzala. Eguneroko akzioek eragin handia dute. Askok gauza txikiakegiten baditugu, aldaketa bultzatu dezakegu. Hori dela eta, guztiokgara arduradun: alde batetik eredua dago eta bestetik norbanakoa. Ezgara ekintza txikien garrantziaz ohartzen: kontsumitzaileak epailelana egiten du. Bere jarrerarekin enpresena aldatu dezake.
Gabonetan gaude eta kontsumoan adituazara. Ba al duzu aholkurik?
Ez naiz aholku zalea. Dugunazingurukoekin gozatzea baino hoberik ez dago. Horri afari on bat etatertulia on bat gehituz gero, gure kulturak agintzen duen moduan,ezin hobe.
Kargu asko dituzu. Eguna ez al zaizumotz gelditzen?
Zorte handia izan dut. Inguruan jendeoso trebea eta azkarra izan dut beti. Horri esker, egitasmogarrantzitsuak atera ditugu aurrera.
Non lan egiten duzu?
Nire bulegoa Elorrion dago, baina osodenbora gutxi ematen dut bertan. Astean behin Madrilera joaten naiz,Konfederazioaren egoitza bertan baitago. Gutxiago bidaiatzeagustatuko litzaidake, baina… teknologia oso lagungarria da, bainaezin du aurrez-aurreko harremana ordezkatu.
Nolakoa da zure eguneroko bizitza?
Goiz jaikitzen naiz eta nire ordurikonenak goizekoak dira. Lana bukatzen dudanean itzultzen naiz.Zorionez, lana gustuko dut. Bestalde, ez nago ezkonduta eta lanerakolibre nago.
Non bizi zara?
Donostian bizi naiz. Zumarraga etaDonostia konbinazio ezin hobea dira.
Zuk Eroskirentzat lan egiten duzu etazure etxean denda izan duzue beti. Gaiaren inguruan eztabaidatzen alduzue?
Noski. Etengabe. Zorionez etxean askohitz egiten dugu eta guztiok pentsatzen duguna esaten dugu. Merkataritxikien errealitatea eta banaketa formula berriak ezagutzen ditut.Merkataritza atsegin dut eta bakoitzak bere tokia bilatu behar du.Biak ezinbestekoak dira. Nire ahizpa Itziarrekin asko hitz egiten dutmerkataritzaz. Oso arlo zaila da, oso sinplea delako. Negozioerrentagarri eta lehiakorra izateko bezeroaren nahiak ase behar dira.Esatea erraza da, baina egitea… Handiek eta txikiek euren merkatuaketa bezeroak ondo ezagutu behar dituzte.
Lan munduan arrakasta izan duzu.
Ez, ez… Atsegin dudana egin ahalizateko zortea izan dut, hori da garrantzitsuena. Eroskirenegitasmoan fedea dut eta oso gustura nago. Ez naiz handikeria zalea.Batzuoi aukera batzuk eman dizkigute eta beste batzuei ez. Eskailerakigotzeko eta jaisteko balio dute. Nire munduan honetan oso argi edukibehar da hori.
Emakumea izateagatik trabarik topatu alduzu?
Pertsonari bere generoari bainogarrantzia handiagoa eman dioten bi nagusi jakintsu izan ditut, bainahorrek ez du esan nahi egitekorik ez dagoenik. Kristalezko sabaiakhor daude oraindik. Nik izan ditudan aukerak izatea ez da ohikoena.Elkarte eta enpresa asko ezagutzen ditut eta berdintasuna oso urrundago oraindik. Emakumeok gure tokia bilatu behar dugu. Zenbaitgauzatan ezberdinak gara eta hori kudeaketa hobetzeko lagungarria da.
Zure helburuak ase al dituzu?
Ingelesa dominatzea falta zait. Nireahizpa Amaia irakaslea da eta ez naiz bere ikasle onena. Besteerronka batzuk ere baditut. Nire lanak etengabeko formazioa eskatzendu, jakinmin intelektuala ere badut eta bizi-egitasmoak ere baditut.Gainontzekoak geroz eta gutxiago inporta zaizkit.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Asko ditut, jakin-mina baitut. Musika,ibiltzea, irakurtzea, solas egitea… asko atsegin dut. Kontzertuaskotara joaten naiz eta musika mota guztiak atsegin ditut. Gehienjarraitzen dudan klasikoa da eta emanaldietara amarekin joaten naiz.Duela gutxi Donostiara joan ginen Ingalaterrako orkestra batentzutera.
Zumarragara sarritan etortzen al zara?
Astero. Nire familia, nire lagunak…bertan daude. Ez dut lotura galdu, ezta gutxiago ere. Gauza asko etaoso onak ditut bertan.