Guk ingurua, attrezzoa etaargazkilariak jarri ditugu. Baita modelo bat ere! Argazkiak LegazpikoIkatza argazkilari taldekoek atera zituzten ZumarragakoGurrutxagaazpikoa baserrian eta Ezkioko Igartubeitin eta modeloenartean Asier Auzmendi urretxuarra zegoen.
Egutegia Gasteizen Jarduera Fisikoa etaKirolaren Zientzia ikasten ari direnen ekimena da. Urtero bosgarrenmailakoek argitaratzen dute eta aurten Asier Auzmendi eta Jon AnderElgarresta urretxuarrak tartean dira. Azken hau ez da argazkietanageri. Estibaliz Romaratezabala legazpiarra euren irakaslea da eta,Ikatza taldekoa ere badenez, Legazpiko argazkilarien laguntza eskainizien. 2009rako herri-kirolen inguruko egutegia egitea suertatu da etaCarlos Mediavilla urretxuarrari esker lortu dituzte attrezzoelementuak. Mediavilla Ikatzako kidea da eta herri-kirol taldekoXabier Zalduarekin lan egiten du.
Honek gustura asko utzi zizkien berekirol jardunerako erabiltzen dituen tresnak eta, azkenean, argazkigehienak bere baserri inguruan atera ziren. Ganadua ereUnibertsitate-ikasleen esku utzi zuen. “Gazteei errepide ondoanbiluztea axola ez bazitzaien, niri ere ez zitzaidala inporta erantzunnion Carlosi”, azaldu du Zalduak. Argazkiak azaroaren 16an ateraziren. “40 bat lagun etorri ziren eta sustoa hartu nuen, ez bainuenhorrenbeste jende espero”, gehitu du.
Modeloek harriekin, laiekin,aizkorekin, segekin, trontzekin, lasto-fardoekin, idiekin… aterazituzten argazkiak. Hori gutxi balitz, baserriko lorategian erromeriairudikatu zuten, Igartubeitin sokatiran aritu ziren eta Zumarragakotren-geltokian gizon-proban. Zalduak Aitor Prieto koinatuarenlaguntza izan zuen erremintak prestatzeko eta urduriago egotea esperozuela onartu du.
Bere abereak ere lasai egon ziren.“Idien erantzunaren beldur nintzen. Izan ere, ganadua oso bereziada usainekin eta berehala mesfidantza agertzen du. Hori dela eta, eznekien nola erantzungo zuten pertsona biluzien aurrean. Sekula bainolasaiago egon ziren! Beharbada idiek ere zer edo zer arraroanabarituko zuten”.
Bukatu zutenean, bisitariekin argazkiaatera zuen. “Hasiera-hasieratik ni jantzita aterako nintzela esannien. Asko ordaindu beharko lidakete lotsa galduarazteko.Gizon-proban, erdi brometan, egutegia ateratzeaz hitz egin da.Nirekin jai dutela esan diet!”, azaldu du.
Gasteiztik etorritako ikasleekerakutsitako lotsa faltak Xabier Zaldua seko harrituta utzi zuen.“Larunbat goizetan jende asko pasatzen da hemendik, baina gazteekez zuten inongo lotsarik erakutsi. Bata natural-natural kentzenzuten. Hotzari lotsari baino beldur handiagoa zioten! Hala ere,Mirandako ikasle bat lokatzetan gerriraino sartu zen”.
Eguraldi txarra egin zuen arren, ez zenkuxkuxerorik falta izan. Lotsa sentitzeko arrazoirik zuenik bazen,hori Asier Auzmendi urretxuarra zen. Izan ere, begiluzeen herrikideada. Ez zen kikildu. “Ez nuen zalantzarik izan, esperientzia berriakatsegin baititut. Dena den, hasieran apur bat lotsatuta geunden. Izanere, eskola-kideak gara eta irakaslea bertan zegoen. Dena den,gutxira etxean bezain eroso sentitu ginen. Egutegien salmentarekinlortuko dugun diruarekin Kubara joango gara eta ipurdia belztutaitzuliko gara”, dio txantxetan.
Guztia oso ondo irten dela aipatu dueta Ikatza argazkilari taldeko lagunei eskerrak eman nahi dizkie.“Aurreko urteetakoek argazkilari bakarra izan dute eta aurten 12izan ditugu gure zerbitzura. Gurekin elkartu baino lehenGurrutxagaazpikoa eta Igartubeiti baserrietan eta Zumarragakogeltokian izan ziren eta dena prestatuta eraman zuten. 2.000 argazkibaino gehiago atera dituzte. Gure fakultatean sekula argitaratu denegutegirik onena da”.
Urretxuar eta zumarragar askok egutegiaikusi dute jada, ikasleek postua jarri baitzuten Santa Lutzi egunean.Ikusi ez dutenak, erosteko garaiz dira oraindik. 8 euro balio du etaAuzmendirekin edo Elgarrestarekin harremanetan jartzea besterik ezdute.