Blade Runner: sinopsia.
1982an Ridley Scotten zuzendaritzapeanegin zen film honen inguruan ezer berririk esatea zaila da, denetikesan da eta ikuspegi ezberdinetatik aztertu izan da. Nahiko berriaden film honek “klasiko” etiketa jantzi zuen estreinatu eta urtegutxira eta inor gutxik eztabaidatzen du halako izendapena mereziduenik.
2019ko Los Angelesen kokatzen dahistoria, Rick Deckard ikertzailea eta androideak direlarik pertsonainagusiak. 2019 urteko teknologia aurreratuak posible egin du gizakienia berdinak diren androideak sortzea. Urte apur batzuetakobiziraupena duten androide hauek lan nekezentzako erabiltzen dira,gizarte moderno honetako esklaboak dira, giza itxurako makinak.Matxinatu den androide talde bat aurkitu eta erretiratzeko enkarguaonartzen du Deckardek.
Zer da ordea filma hain berezi eginduen hori? Zientzia fikzioaren generoak film honen aurretik zituen bilan esanguratsuenak hartu daitezke oinarritzat erantzun posible batosatzeko. Alde batetik Kubricken “2001: A space odissey” etabestetik Lucasen “Star Wars” ditugu. Kubrickek sakontasunfilosofikoa eta transzendentzia ekarri zituen generora, “StarWars”ek ordura arte ikusi gabeko ikuskizuna eta abentura ekarrizuen, estetika zoragarri eta erakargarriz jantzita, komikiarenizpiritua barruan zekarrela. “Blade Runner” bi formulennolabaiteko batuketa bat bezala ikusi daiteke. Alde batetik gaur ereharritzen gaituen indar estetiko bikaina mantentzen du, aldi bereanfuturista baina sinesgarria den mundu bat agerraraziz, eta bestetikKubricken lanetik gertuago dagoen konplexutasuna eta irakurketaanitzak eskaintzen ditu.