
Antio Eitzaga eta Leturiatarren plazaizango dira urtero bezala, Meltxo, Gaspar eta Baltasar erregenirteera-lekuak. Arratsaldeko 19:30ean hirurak bat egingo duteMertzedarietan. Ondoren, Herodesen gazteluan gertatutakoa antzeztukoda Renfeko zabalgunean eta 20:00ak inguruan Kabalgatak betikoibilbidea egingo du, Legazpi kalean zehar Euskadi plazara joateko.Jaiotza udaletxeko arkupeetan egongo da, eta Erregeak Jesus haurragurtzera joango dira bertara.
Amaitzeko, Adeste Fideles joko duteMusika Bandak eta Antzinako Ama txistulari taldeak.
Antolatzaileak: La Amistad, Galeperra,Zumardi, Arkaitzeta eta La Salle elkarteak
Laguntzailea:Zumarragako Udala