
Jada 125 partida jokatuta, finaletarakotxanda izango da bihar Urretxuko Ederrena pilotalekuan. GoierriK.E.ak pilota zaletasuna sustatzeko antolatzen duen Gabon Kopak aguresango du bihar, datorren urtera arte. Zumarraga, Urretxu, Legazpi,Ezkio-Itsaso eta Gabiriako gazteak aritu dira pilotan azken asteetan,115 guztira. Pre-benjamin mailatik hasi eta jubeniletara.
Finalak: Urretxuko Ederrenan, bihar 10:00etan hasita.
- Pre-Benjamin B: G. Tapiador eta G. Peñagarikano, U. Gabilondo eta M. Elgarrestaren aurka.
- Benjamin B: M. Sagastibeltza eta U. Garmendia, A. Gabilondo eta A. Aranbururen aurka.
- Pre-Benjamin A: B. Urkiola eta M. Elgarresta, A. Uli eta A. Garmendiaren aurka.
- Benjamin A: J. Uribeetxeberria eta I. Samaniego, E. Zabala eta K. Aranaren aurka.
- Alebinak: T. Igartua eta J. Urzelai, J. Guridi eta M. Egibururen aurka.
- Infantilak: J. Apaolaza eta G. Agirrezabal, J. Imaz eta U. Alberdiren aurka.
- Kadeteak: J. Quina eta D. Perez de Albeniz, X. Erostarbe eta A. Agirreren aurka.
- Jubenilak: I. Cruz eta E. Asurabarrena, Estolaza eta X. Sanchoren aurka.
Sari banaketa
Dominak eta trofeoak banatuko dituzteurtero bezala udal-ordezkariek saioak amaitutakoan. Sari banaketaekitaldia baina, munduko txapelduna, Etxea eta Aritz Lasa pilotariurretxuarra ere izango dira.
Azken hau albiste da gainera astehonetan, orain egun batzuk, Aspe enpresarekin sinatu baitu Lasak,azken urteak Frontisekin eman eta gero.