
Iragan abenduaren 31n, UrretxukoUdalak Mugitegi poligonoan –Ipeñarieta 52– kokatuta dagoenSarraldeko lurzoruaren erosketa gauzatu zuen. Aurretik egina zenenkantean garaile irten zenak erosteko aukera baliatzen ez zuenez,udal gobernuak, prezio berean erosteko eskainitza egin zuen eta hauonartu ostean, 10.000 metro karratu inguruko lurzorua eskuratu du.Orotara, 1,7 miloi euro ordaindu ditu udalak Sarralde eskuratzeko,1.465.000 + dagokion BEZ.
Udalbatzarrean onartutako erosketahonekin, Urretxuko herriak inguru horretan lurzoru publikoa izan etadatorren astean argitara emango den planeamendu proposameneanzuzeneko protagonista izatea lortu du. Printzipioz, udalbatzarrariinguru horretan etxebizitza sozialak egiteko aukera aurkeztea da UdalGobernuak gune honetarako duen asmoa.
Albiste honekin lotutako gehiago otamotz.eus-en: