
2020 urteari begira, Urretxukoherriaren eta bertako bizi lagunen bizi-kalitatea hobetzekohelburuarekin hiri-plangintzako arau subsidiarioen aldaketa partzialaaurkeztu du Urretxuko Udalak. Proposamen berri hauetan aldaketakantzematen dira aurreko udal gobernuak aurkeztutakoekin alderatuta.
Aldaketa hauek, Iñaki ZabalaUrretxuko alkateak aurkezpenean azaldu duenez, garai berrieiegokitzea dute helburu. Aurreko proposamenak ez dira gaureraginkorrak egungo udal gobernuaren iritziz, gizartea eta ekonomiaetengabe bilakatu direlako. Premia eta behar sozial berriak sortudirelako eta denak aurrera eramateko lurzoru gutxi dagoelako.
Hiru multzo handitan banatu dituzte horrela helburu nagusiak:
1.- Egitura arazoak konpontzea: herri barruko mugikortasuna eta zirkulazioa, irisgarritasuna, horniketa zein ekipamenduen zehaztapen berria, Zumarragarekiko auzotasuna eta etxebizitza publikoak egitea batzuk aipatzearren.
2.- Jarduera ekonomikoa egoera berrietara egokitzea: gaur egun lehiakortasun eredua guztiz bestelako da. Horregatik, enpresa-proiektu zehatzetarako Urretxun lurzoru erakargarri bat antolatzea proposatzen da. Espazio handiak behar dituzten serieko ekoizpen handien aurrean, bezeroen neurrira diseinatutako produktuaren kontzeptua ezarri behar da.
3.- Balioak eta gizarte ereduaren aldaketa: biztanleak zahartu egin dira, pertsonen prestakuntza maila handitu egin da, ongizate fisikoaren inguruko interesa geroa eta handiagoa da, gero eta balio handiago ematen diete aisialdiari eta garapen iraunkorrari, kontsumo-eredu berriak daude…
Proposatzen diren arauak udalerrikohirigintza-jarduketaren erreferentea izango dira datozen 10-15urteetan. Aldaketa guztiak ondoko lau printzipioetan oinarritutaegingo dira:
- Hazkuntza iraukorreko ereduak lehentasuna emango diote hiri-eremuaren zahar berritzeari, berrerabilpenari eta ustiapenari, okupazio berriak alde batera utzita.
- Etxebizitza publikoak egiteko lurzorua eskuratuko da.
- Herriaren berezko hazkuntza bermatuko da (helgalderantz).
- Erabileren osagarritasuna bilatuko da Zumarragarekin eta espazio-gabezia Urola Garaiko Mankomunitatearen barruan estaliko da.
Aldaketak eta proposatutako proiektuak:
- Etxebizitza eskuratzeko erraztasunak emango dira. Irimon eta erdialdean etxebiztza berriak eraikiko dira.
- Ikastetxeentzako kokagune eta instalazio egokiak emango zaizkie. Ikastola handitu eta berritu egingo da. Sare publikoaren barneko herri-eskola berria egingo da (Lizeoan).
- Jarduera ekonomiko berriak ezarriko dira, gaur egungoak eustearekin batera.
- Aisialdi osasungarriak gozatzeko aukera eskainiko da. Pagoetako kirol-gunea handitu eta hobetuko da. Santa Barbaran berdeguneak ugarituko dira.
- Adinekoentzako zerbitzuak hobetuko dira. Erretiratuen etxe berria egingo da Lizeoan eta eguneko zentroa handituko da.
- Gazteei aisialdirako eremu alternatiboak eskainiko zaizkie. Gazteentzako lokalak egingo dira Irimon eta Lizeoan.
- Dendetarako sarbidea hobetuko da eta aparkalekuaren arazoari irtenbide bat emango zaio. Horretarako lurpeko aparkaleku berriak egingo dira Lizeoan eta Barrenkalen.
Aipatu diren aldaketa guztiak hurrengourteetan herria eraldatzeko eta hobetzeko ardatz nagusiak izangodira. Orain, www.urretxu2020.net web orriaren bitartez herritarguztiek euren iritziak emateko informazio aldia irekita dago. Bi-hiruhilabeteren buruan, plenora eramango da, alderdi politiko ezberdinenartean proposamenak bozkatzeko.
Webgunean ikusi dugunez foro bat jarri da eztabaidarako eta aurkezpeneko bideo guztiak YouTube-ko kanal honetan ikusi ditzakezue.