
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta HerriLan Sailak antolatuta, ikusgai dago Abiadura Handiko Trenaren gainekoerakusketa “Trenbidea, es la vía” izenburupean.Zumarragako Udalaren laguntzari esker urtarrilaren 25era arte egongoda ikusgai. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko ordutegian,16:30etik 20:30era eta asteburu eta jai egunetan goizetan 12:00etatik14:00etara eta arratsaldetan 16:30etik 20:30era.
Zumarragan, lur azpitik
Zumarragaren kasuan, Abiadura HandikoTrena lur azpitik igaroko da 5.300 metroko luzeeran eta 57 eta 120metroko sakoneran. Antzuola eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen bidearenzati bat izango da. Bide honen zatirik handiena lur azpitik igarokoda, Antzuolan lur azpian sartu eta Ezkio-Itsason aterako baita lurgainera.
Erakusketa
Erakusketaren helburu nagusia, proiektuhandi honen gaineko informazioa herritarrei helaraztea da. Erakusketaibiltaria da, aurretik Tolosan eta Beasainen egon da ikusgai.Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan egun dagoen garraio sistemarenikuspegi orokorrari erreparatzen zaio. Errepidean oinarritutakogarraio sistema baten aurrean, trenarena sistema eraginkorrago etajasangarriago bat bezala aurkezten da.
Erakusketan hainbat informazio-panelizango dira ikusgai. Hauek proiektuaren ikuspegi orokorrari buruzkoinformazioa izango dute, baita zehazkiago Zumarraga eta Urretxukozatiaren gainekoa ere. Informazio panel hauez gainera, AHTrentrazatuaren ikuspegi orokorra erakusten duten neurri handiko bimaketak ere osatzen dute erakusketa.
Abiadura Handiko Trenarena, gizartean iritzi oso ezberdinak sortu dituen gaia da. Batzuek ekarriko dituen onurak azpimarratzen dituzten bitartean, beste batzuek sarraski ekologiko gisa ikusten dute. Sarean ere, aurkitu daitezke, batzuen eta besteen aldeko iritziak.