
Bigarren Mailako binakako txapelketa eta Aspe enpresa berriko ibilia irabaziz hasi ditu Aritz Lasa urretxuarrak. Ostiral gauean 22 eta 13 menderatu zuen Lasa-Asier Arruti bikoteak Eskudeo-Belloso, Urretxuko Ederrenan. 13-3 alde erosoa lortu zuten Lasa-Arrutik hasieran. 14-10era inguratu zitzaizkien aurkariak, baina azkenean 22-13, aise gailendu ziren. Joko ona, zenbaitetan ikusgarria egin zuen Lasak, bai erasoan (9 tanto egin zituen), bai defentsan.
Joko ona errepikatu zuen Lasak atzo Eibarko Astelenan ere, baina emaitza oso bestelakoa izan zen. Partida markagailuan aurretik hasi bazuten ere, galdu egin baitzuen Aritz Lasa eta oskar Lasak osatutako bikoteak, Zubieta eta Galartza V.enaren aurka.