
Zumarragako Udalak Urretxu etaZumarragako herri guneetako mugikortasun eta zirkulazio planak martxan jarriko zituela iragarri zuen abenduan. Zirkulazio planagauzatzeko hainbat neurri hartu dituzte dagoeneko, beste batzuk epeluzera jarriko dira martxan. Ondorioz, hemendik aurrera zirkulazioarauak haustea zigortu egingo dute Zumarragan.
3000 ohar
Zirkulazio arauen gaineko informaziokanpainari abenduan ekin zion Udalak. Hilabeteko epean 3000 oharjarri ditu Udaltzaingoak. Ohar hauen bitartez, zirkulazio arauakhausten dituzten gidariak informatu nahi izan dira.
Zumarragako herri osoan eraman daaurrera kontrol kanpaina hau. Udaltzaingoak azaldu duenez dena den,badira arau-hausteak bereziki gertatzen diren guneak. Kalebarren,Piedad kaleko espaloia, karga eta deskarga guneak, autobus geltokiakedo eta Bidezarreko espaloia kasu.
Isunak
Arau-hausteen arabera hiru motatakoisunak izango dira:
- Arau-hauste arinak: 30€ eta 90€ arteko isunak.
- Arau-hauste larriak: 91€ eta 300€ arteko isunak eta gida-bahimena kentzeko aukera.
- Arau-hauste oso larriak: 301€ eta 600€ arteko isunak eta hiru hilabeterako gida-bahimena kentzea.
Zelai Ariztiko parking-a
Hil honen amaieran edo beranduenerajota, datorrenaren hasieran Zelai Ariztiko aparkalekua kobratzenhasiko dira. Lehenengo 45 minutuak bost zentimo kobratuko dituzte.Hortik aurrera minutuko zentimo bat. Asteko edo hilabeteko abonuenzenbatekoa zehazteko dago oraindik.