
Zumarragako Udalak Espainiako GobernuakEnplegurako Tokiko Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren laguntzazgaratuko dituen proiektuak onartu ditu herenegungo udalbatzan.Estatuak guztira emango dituen 8000 milioi eurotatik 1,8 milioijasoko ditu Zumarragako Udalak. Hamar dira guztira, urte honetanZumarragan garatuko diren proiektuak.
Hiru dira batez ere azpimarratubeharreko proiektuak
- Piedad kaleko urbanizazioa:
Kota-jauziak desagertuko dira, oinezkoak eta autoak partekatuko duten eremu bat sortuz. Eskuinaldeko bidea kendu egingo da, baita kotxeentzako aparkalekuak ere. Ondorioz egun dauden zuhaitzen lerrokadura aldatu egingo da eta berriak jarriko dituzte. Piedad eta Jai Alai kalea horma batek bereiziko ditu eta argiterian ere hobekuntzak egingo dira.
Jasotako diru-laguntzaren erdia gastatuko du Udalak lan hauetan. Lanen iraupena sei hilabetekoa izango da eta hamar lagunentzako lana sortuko du.
- San Gregorio kaleko berrikuntzak:
San Gregorio kaleko 5, 6 eta 7 zenbakietako ingurunea berrituko da. Eraikina inguratzen duen espaloia berrituko da, baita Elizkaletik datorrena ere. Hirugarren zenbakia duen atarira sartzeko arrapala bat ere eraikiko da. Azkenik, gune honetako zorua, urbanizazio elementuak eta argiteria berrituko dira.
Lan hauek 300.000 euroko aurrekontua dute. Hiru hilabeteren buruan amaituta egitea aurreikusten da eta sei pertsonentzako lana sortuko du.
- Ur edangarria baserrietara
Hirugarren proiektu handiak, ur edangarria Agiñagako Zumakorta eta Urruzti baserrietara iritsaraztea ditu helburu. 130.000 euro gastatuko dira lan honetan, zazpi pertsonek egingo dute lan lau hilabeteko epean.
Gainontzeko lanak
Artiz auzoan ur kanalizazioakdesbideratuko dira. 31.000 euro, eta zazpi pertsonentzako hilabetekolana suposatuko ditu. San Gregorio, Busca Sagastizabal, Elizkale etaBidezar kaleetan ere ur estolderiak berritu egingo dituzte. 140.000euroko aurrekontua dute honetarako. Hamalau pertsonek egingo dutelan.
Hornikuntza sareari dagokionez UGLEkGurrutxagako biltegiarekin duen lotura kendu egingo da. Nekazalguneetan, Aizpuru, Saltsamendi, Olaarte, Goiburu, Aranburuetxeberrieta Elorriaga baserrietako bideak egokituko dira. 110.000 euroinbertituko dira lan hauetan.
Kiroldegian ere berrikuntza lanakegingo dituzte. 85.000 euroko aurrekontuarekin, bost pertsonaparetetako estaldura eta saunako zorua aldatzeaz arduratuko dira.Azkenik, Antonio Oraa kaleko eskolaurrean igogailua ezarri etalehenengo solairua berrituko dira. 110.000 euro gastatuko dira lanhauetan eta lau hilabeteko epean burutuko dira.