
“Maitasunez eta zorroztasunez heztea”izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Etxadik,Familia-Psikologiaren Unibertsitate-zentroak. Seme-alabak hezterakoorduan kontutan hartu beharreko jarraibideak izango dituzte hizpideEtxadikoek.
Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasikoda Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Familiei arreta eskaintzeko zerbitzua
Bestalde, 2005etik Urola GaraikoMankomunitatean martxan dagoen familiei arreta eskaintzeko zerbitzupublikoa zertan den ere azalduko dute Etxadiko ordezkariek. Zerbitzuhau edonoren eskura dago eta nahikoa da seme-alaben heziketareninguruko edozein kezka izatea bertara jotzeko. Portaera arazoak,gurasoen banaketak, zeloak, kasketak etab. izan daitezke kezka hauensorburu. Bertan arazo hauei irtenbideak bilatzen laguntzen duteEtxadikoek.
Nola jarri harremanetan Etxadirekin:
- www.etxadi.org web orrialdean dagoen inprimakia betez.
- etxadi@etxadi.org-ra posta elektroniko bat bidaliz.
- Ondoko helbidera gutun bat idatziz: Etxadi, Maximo Agirre 18bis-5. Solairua, 10 dptua; 48011, Bilbo.
- Telefono honetara deituta: 944 051549. (Astearteetan 11:30-13:00 eta 17:00-18:30)