
Martxoa estreinatu berri dugu eta udaberria gero eta gertuago dagoela badirudi ere, neguak oraindik bere horretan jarraitzen du. Egun hauetarako fronte bat dago iragarrita gurean, prezipitazioak –tarteka elur itxurakoak- eta hotza ekarriko dutelarik.
Gaur euskalmet-en iragarri dutenez, egun osoan zehar egingo du euria, eta ekaitzak ere jo lezake zenbaitetan. Elur maila 500 metroan kokatuta egongo den arren, ekaitza uneetan posible da beherago ere elurra egitea. Bihar tenperaturek gora egingo duten arren, euriarekin jarraituko dugu. Dena den, tenperaturarekin batera elur mailak ere gora egingo du.
Argazkiak: Labeaga kalea gaur goizean txingorrak zurituta eta Irimo elurtuta atzo arratsaldean