
‘En un mundo libre’ pelikula eskainikodute gaur goizean ikasleentzat eta arratsaldean hauen gurasoentzatZelai Arizti aretoan, Zumarragan. ‘Zineskola’ prebentzio programarenbarruan dago emanaldia, eta DBHko eta Batxilergoko ikasleen gurasoeizuzendurikoa da.
Zineskola programaren barruko saioen bidezseme-alabek goizean (12:00etan Zelai Ariztin) ikastetxearen bidezikusi duten pelikula ikusteko aukera ematen zaie gurasoeiarratsaldean (18:30ean Zelai Ariztin). Emanaldia hasi aurretikprogramako teknikari batek aurkezpena egingo du, eta pelikula bukatuondoren mahai-ingurua egingo dute seme-alabekin hitz egiteko bideakeman eta eztabaidatzeko.
Printzipio moralen gainean
‘Enun mundo libre’ filma Ken Loach zuzendariarena da. Langabeziangelditu den pertsona baten istorioa kontatzen du, bizitza aurreraateratzeko etorkinentzako lan agentzia bat irekiko duena. Hasierandituen asmoek, hala ere, bere egoera ekonomikoa hobetzeko dituenpresekin egingo dute talka, eta bere printzipio moralak alboratzenhasiko da protagonista.