
Urretxuko Ederrena pilotalekua jendez gainezka zegoen atzo gauean. Baina zaletuen animoak ez ziren nahikoa izan Lasa eta Arrutirentzat finalerako txartela eskuratzeko. Markagailuan lehendabiziko tantoak uredinentzat izan baziren ere, Berasaluze IX. Eta Urberuagak aurrea hartu zien segituan. 11-06 iritsi ziren patidaren ekuadorrera. Ordurako partida kontrolpean zuten gorriek.
Atzean jokatu zuten batez eta aurrelari urretxuarrak ez zituen tantoak egiteko aukera asko izan. Zaletuak aulkietatik altsarazi zituen hiru edo lau jokaldi on egin zituen Lasak, baina ez zen nahikoa izan. 22 eta 13ko emaitzarekin Berasaluze IX. eta Urberuagak jokatuko dute azkenean binakako bigarren mailako finala.