Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Sara Zufiaurre: Irigon artista eskolako musikaria (103. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2005/01/23
Otamotz

Nondik datorkizumusikazaletasuna?

           Amak Goiargin abesten zuen eta bost urterekin jada berarekinkontzertuak ikustera joaten nintzela gogoratzen dut. Zaletasuna sortuzitzaidan eta amak Musika Eskolan sartu ninduen solfeoa ikastera. 

Zergatik aukeratu zenuen klarinetea?

           Ez nuen instrumentu askorik ezagutzen. Garai hartan Musika Eskolakorkestra txiki bat eramaten zuen eskoletara eta, beste instrumentuenartean, klarinetea aurkeztu zuten. Instrumentu hau Nikolas Elgeakerakutsi zuen: pasaje txiki bat jo zuen eta asko gustatu zitzaidan.Etxera joan nintzenean amari klarinetea nahi nuela esan nion. Aitonaktrikitixa jotzea nahi zuen, baina bizilagunak soinua hartu zuen etanik klarinetea. 

Nondik nora ibili zara jotzen?

           11 urterekin Zumarragako Musika Bandan hasi nintzen. Bertan 18 urtebete bitartean jo nuen. Urretxuko Musika Tailerrean, Musika Eskolakotaldean… ere jo nuen. Gero ateratzen hasi nintzen: Legazpitikdeitzen zidaten, Azkoitiko bandatik ere bai… "Donostiarra"bandan sartu nintzen eta hor bost urte eman nituen. Banda hori orainorkestra da eta zartzuelak-eta jotzen ditugu. Iaz IruñekoBandan jotzeko frogak egin nituen eta bertako kolaboratzailea erebanaiz. Horrez gain, Euskadiko Gazte Orkestran eta Euskadiko OrkestraSinfonikoan ere jotzen dut. 

Klarinetejole ona zaren seinale…

           Kategoriak daude: orkestra batean klarinete nagusia eta lehen,bigarren eta hirugarren klarinetejoleak izaten dira. Ez dago melodiaketa bakarkakoak eramango dituzten klarinetejole asko. Hori dela eta,izen pixka bat hartzen denean herri askotatik deitzen dute. 

Gazte Orkestra eta Orkestra Sinfonikoa Euskal Herrikoorkestra nagusien artean daude, zer suposatzen du horrek zuretzat?

           Gauza handia da. Euskadiko Orkestrako kolaboratzaile izateko frogakazaroko azken astean egin nituen, nire burua frogatzeko, etahamalautik lehenengoa gelditu nintzen. Gabonak aurretik hirukontzertu egin nituen beraiekin, hilabete bukaeran beste programa batdut beraiekin eta otsailean beste bat. Kolaboratzaile izanik,orkestrako titularrek libratzen dutenean deitzen didate. EuskadikoGazte Orkestrarekin, berriz, urtebeterako kontratua dut. Ondoren,kontratua berritzea edo berriro frogak egitera bidaltzea erabakikodute.

Herrian jotzen jarraitzen al duzu?

           Zumarragako Banda utzi nuen, baina Iparragirre Balerdi tailerreanjotzen jarraitzen dut. Gabonetan, inauterietan, herriko jaietan…bakarrik jotzen dugunez, ahal badut, etortzen naiz. 

Horretaz gain, Barañainen musika klaseakematen dituzu.

           Kilometro asko egiten ditut. Klaseak ematera astean bitan joatennaiz. Horretaz gain, deitzen didatenean, Iruñeko Bandarekinentseiuak ere izaten ditut. Ez nuen uste, baina klaseak ematea osointeresgarria da. Oso esperientzia polita izaten ari da. Astean seiordu soilik lan egiten dut eta hori pagotxa da. 7-8 urteko haurreiematen diet klasea, hasi berriei. 

Zer asmo dituzu hasi berria den 2005. urtehonetarako?

           Hurrengo bi hilabeteetan Euskadiko Orkestrarekin joko dudala badakiteta gero, segur aski, beraiekin joango naiz bira bat egitera. IruñekoBandatik beste hiru hilabeterako kontratu egiteko deitu zidaten,baina Txinara joan nintzen eta ez dakit berriro deituko didaten.Barañaingo Musika Eskolan, berriz, ekainera arte jarraitukodut. 

Etorkizunera begira, non ikusten duzu edo ikusi nahizenuke zure burua?

           Euskadiko Orkestran, hori oso argi dut. Euskadiko Orkestran izango ezbalitz, beste edozein orkestratan ere gustura joko nuke. Musikajotzetik bizitzea gustatuko litzaidake, orkestra batean ez bada,banda batean. Magisteritza musikala ere egin nuen, baina irakaskuntzabigarren aukera da. 

Bi anaia-arreba eta biak artistak… zer demontre duIrigoien baserriko baratzak?

           Amaren geneak direla esango nuke. Aita oso serioa da. Etxean ere gaihorren inguruan hitz egin dugu. Beharbada izaera kontua izango da,Gorkak eta biok oso izaera irekia baitugu. Ama ere oso irekiada eta toki guztietara eraman gaitu. Gorka antzerki tailerreansartu zuen, ni musika munduan sartu ninduen… 

Baserrian ere lan egin beharko duzue…

           Aitaren fabrika Gasteizera eraman dute eta behiak kendu ditugu, bainabaratzarekin jarraitzen dugu: amak plazara jaisten jarraitzen du.Dena den, beti tokatu zaigu baserrian lan egitea, bai aktoreari etabai musikariari. 

“Txinako publikoa hotzagoa da”

Nolatan joan zineten Txinara Gazte Orkestrakoak?

           Murtziako Gazte Orkestrako eta Siberiako Orkestra Nazionalekozuzendaria azken orkestra honekin joan zen lehenengo eta geroMurtziakoa ere eraman zuen. Txinatarrek estatu espainiarreko bestegazte orkestren inguruko informazioa eskatu zioten eta, azkenean, gujoan ginen. "China Mobile" enpresaren bitartez joan gineneta lehen kontzertua enpresako hamarren bat pertsonarentzat jogenuen.

Zer moduzko esperientzia izan da?

           Oso ona. Lehen astean zazpi kontzertu jo genituen eta urtarrilaren1etik 9ra guretzako denbora librea izan genuen. Jendeak oso harreraona egin zigun. Bai beraientzat eta bai guretzat oso berezia izan da.Bertako publikoa hotzagoa dela esango nuke. Obra bukatu etaisil-isilik gelditzen ziren; baina batek musika gustatzen zitzaieneantxalorik ez zutela egiten esan zigun. Gabonetako martxak jogenituenean, berriz, oso azkar animatu ziren txalo egitera.

Hemengo musika jo al zenuten?

           Sarasateren "Airesgitanos" eta Araguesen Gabonetako obrak jo genituen. Strauss-enGabonetako polkak eta balsak ere jo genituen, Gabonetako kontzertuakizan ziren. Horretaz gain, Txinako bi abestirik ezagunenak edogarrantzitsuenak jo genituen.

Turismoa egiteko aukera izan zenutela ere esan duzu,zer iruditu zaizu herrialde hura?

           Hirietan kontraste handia dago, aberastasuna eta pobrezia elkarrenondoan baitaude. Kaleak oso garbiak daude, baina hirietan kutsadurahandia dago. Parke, museo, pagoda eta areto zoragarriak ikusi ditugu.Lehenengo Iparraldean izan ginen eta gero 26 orduko tren bidaia egineta Hegoaldera joan ginen.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT