
Atzo (igandea) 25 urteko gazte bat atxilotu zuten Zumarragako geltokian, bi bidaiariri maletak lapurtu izana leporatuta. Donostiatik Madrilera zihoan bidaiari batek, trenera ekipajerik gabe igo zen gazte bat Zumarragako geltokian bi maletekin jaitsi zela ikusi zuen. Lapurtu egin zituela pentsatu zuen eta bera ere trenetik jaitsi zen eta Renfeko langileei bere susmoaren berri eman zien. Hauek SOS Deiakera deitu zuten eta Ertzaintza bertaratu zen. Ertzainei susmagarria komunean itxi zela esan zieten eta hauek atxilotzea lortu zuten. Maletetan arropa eta bi ordenadore zeudela ikusi zuten. Renfeko arduradunek trenarekin harremanetan jartzea eta maleten jabeak identifikatzea lortu zuten.