
Larunbatean Urretxuko Aldiri kiroldegiko saunan sua piztu zen. Adituek esan dutenez bertan dagoen kareak edo arazo teknikoren batek eragin zuen sua. Dena den su txikia izan zen, suhiltzaileak iristerako itzalduta zegoen.
Kalte material txikiak eragin ditu kiroldegian larunbateko suak. Saunako bi panel erre dira, baina gainontzean kiroldegiko beste instalakuntzak irekita daude eta egunero bezala erabiltzeko moduan daude.