Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aitor Alberdi: euskal triatloiaren gailurrean (118. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2006/06/23
Otamotz

Triatloia egiteko benetako kirolzaletasuna behar da, nondik datorkizu halako grina?

Aita bizikletan ibiltzen zen lehen, zikloturista gisa. 12 urterekin bizikleta muntatu zidan eta berarekin ateratzen hasi nintzen. Futbolean ere jokatzen nuen, baina, Urolan jarraitu beharrean, bizikletan serio hastea erabaki nuen. 18 urte arte bizikletan ibili nintzen, gero duatloietan hasi nintzen eta beranduago triatloietan ere bai.

Zergatik erabaki zenuen txirrindularitza duatloiarengatik aldatzea?

Jubeniletan aritu nintzen eta, afizionatu mailara salto emateko garaia heldu zenean, Gasteiza joan nintzen ikastera. Alde batetik txirrindularitzan jarraitzeko asko entrenatu eta poztasun gutxi izango nituela ikusi nuenez, eta kirola egiten jarraitzeko gogoa nuenez, duatloiak egitera animatu ninduten. Duela sei urte izan zen hori.

Zer moduz moldatu zinen?

Denboraldi bat osatu nuen eta gustura ibili nintzen. Kirol horretan hasten garen guztioi triatloiak politagoak direla esaten digute eta, halako batean, animatu egin nintzen. Orain biak egiten ditut.

Betidanik bizikletan ibili ondoren, ondo moldatu al zinen korrika?

Hasieran kosta egiten da, mugimendu ezberdinak baitira. Hankako mina ohikoa da. Dena den, beti gustatu izan zait. Neguan mendian korrika egitea entrenamendu gisa ondo dago. Gustura emandako pausoa izan zen, denbora gutxiago eskatzen baitu.

Igeriketan ere ondo moldatuko zara…

Hori ere guztiz ezberdina da. Karrerako bigarren urtean igeriketa ikasgaia genuen eta orduan hasi nintzen. Teknika ikasten hasi ginen, baina, egia esan, aurreneko urtean oso gaizki moldatu nintzen. Poliki-poliki, metroak eta metroak egiten eta teknika lantzen, hobeto moldatzen naiz. Bizikletan hobekien moldatzen direnak baino apur bat lehenago bukatzen dut igeriketa froga. Batez-bestekotik gora nago. Estatu mailan, txirrindulari onenak hemen daude.

Jende asko al dago, bada, txirrindularitzatik triatloira pasatu dena?

Asko. Gainera, korrika mundutik pasatu direnak ere, oso ondo moldatzen dira bizikletan. Madril, Katalunia eta Galiziako triatloilariak, ordea, txikitatik horretan arituak dira edota igeriketa mundutik pasatu dira. Hala, hemengo probak eta kanpokoak oso ezberdinak dira. Hangoetan, txirrindularitza proban ez da aldaparik izaten. Hemen, ordea, beti izaten da maldaren bat. Espainiako karreretan bizikletak ez du garrantzirik eta hemengoetan bai.

Zer moduz moldatu zara orain arte?

Poliki-poliki, urtetik urtera hobera egin dut. Junior mailan urte bakarra eman nuen. Iaz, berriz, 23 urte azpikoen azken urtea nuen. Euskal Herriko zirkuitua irabazi nuen, bai duatloian eta bai triatloian. Nire mailakoen artean erraz samar nagusitzen nintzen eta helburua sailkapen orokorrean lehenengo bosten artean egitea nuen. 23 urte mailakoen artean onena izan nintzen proba guztietan.

Zer moduz senior mailan?

Maiatzean hasi nintzen, lesioa izan bainuen. Eibarko duatloian eta Gorliz, Ondarroa eta Arrasateko triatloietan parte hartu dut orain arte. Gorlizen laugarren egin nuen, Ondarroan hirugarren eta Arrasaten irabaztea lortu nuen. Euskadiko zirkuituan bigarren edo hirugarren postuan nagoela uste dut. Oso gustura nago. Garaipena lortzea beti zaila da, normalean irabazlea Hector Llanos izaten baita. Profesionala da eta berari ezer gertatzen ez bazaio, gainontzekoontzat oso zaila da irabaztea.

Nolatan irabazi zenuen, bada, Arrasateko lehiaketa?

Hectorrek lasterketa guztia aurretik eman zuen eta atzetik 10eko taldea osatu genuen bizikleta proban. Azken mendatean ihes egin nuen eta taldearen eta Llanosen artean gelditu nintzen. Lasterkako bosgarren kilometroan-edo proba utzi zuen tripako minak jota. Atzetik Gorka Mujika laguna heldu zen, baina berak dagoeneko lasterketaren bat irabazi du eta lehenengo sartzen utzi zidan.

Txirrindularitzatik heldu izanda, bizikletan moldatuko zara hobekien.

Hiru kiroletan antzera moldatzen naiz. Dena den, bizikletan eskarmentu handiagoa dut eta nire indarrak hobeto aprobetxatzen dakit. Hemen inguruko ibilbide guztiak ezagutzen ditut, lasterketa irakurtzen dakit…

Denboraldia asko luzatzen al da?

Duatloi probak martxotik maiatza erdira arte izaten dira. Euskal Herriko triatloi zirkuituak, berriz, zortzi bat proba ditu: maiatza erdialdetik uztaila bukaera arte-edo. Gero, abuztuan eta irailean, Nafarroara joaten gara, hango probetan parte hartzera. Bestalde, irailean distantzia luzeagoko triatloiren bat egiten dugu: Donibane Lohitzunekoa eta Guadalajarakoa, pare bat aipatzearren.

Espainiako txapelketan ez al duzu parte hartzen?

Horretarako, sailkapen probetako bat egin behar da. Aipatu bezala, Espainiako probetan igerian oso ondo egin behar da eta bizikleta trantsizio hutsa da. Hori dela eta, hemengooi ez zaigu erakargarria iruditzen. Bidaia luzea egin behar da eta, ondoren, ez dugu lasterketaz gozatzerik. Llanos anaiek parte hartzen dute, baina horiek beste maila batean daude.

Zein da aurtengo zure helburua?

Karrera bat irabazi ondoren, helburua bete dudala esan dezaket. Baina, behin hona helduta, zirkuituko hiru lehenen artean sailkatzen eta beste probaren bat irabazten saiatuko naiz.

Eta datorren denboraldirako?

Ez dut helburu zehatzik, entrenatzeko zenbat denbora izango dudan ikusi behar. Epe luzera, triatloilaria izanda, Iron Man bat egiteko ilusioa dut. Hawaikoa bada, hobe, noski.

Orain, zein distantziatan aritzen zara?

Hemen sprint eta proba olinpikoak izaten dira. Sprint izenekoetan 750 metro egin behar dira igeri, 20 kilometro bizikletan eta beste 5 korrikan. Olinpiar izenekoan, lan bikoitza egin behar da: 1.500 metro igeri, 40 kilometro bizikletan eta 10 korrikan. Bitan egin ditut triatloi luzeagoak. Lehen aldian oso gaizki ibili nintzen, prestakuntza aldetik motz iritsi bainintzen. Iaz, hobeto atera zitzaidan.

Distantzia luzean ala motzean moldatzen al zara hobeto?

Luzean hobeto, bizikleta probak igerian galdutako denbora berreskuratzeko aukera handiagoa ematen baitu.

Prestatzaileren batekin al zabiltza?

Ez, nik neuk jartzen dizkiot entrenamenduak neure buruari. Izan ere, Heziketa Fisikoa ikasten aritzeaz gain, entrenamenduei buruzko masterra egiten ari naiz Madrilen eta triatloiko entrenatzaile titulua ateratzen ari naiz. Ikasgai bakarra falta zait karrera bukatzeko. Dena den, esaten den bezala, "errementariaren etxean, zotza burruntzi…". Askotan, denboraren eta eguraldiaren arabera, ahal dudana entrenatzen dut.

Kirol munduan lan egiteko asmoa duzu, beraz.

Entrenamendu munduan sartzeak ematen dit ilusioa. Iraupen kirolak eta pilota atsegin ditut gehien. Ez naiz pilotan aritua, baina igeriketa eta pilota espezialitateak aukeratu ditut. Pilota munduan tradizioak indar handia du eta oso zaila da berrikuntzak sartzea. Horrek badu bere alde ona: lan handia dago egiteko antolakuntza eta prestakuntza aldetik.

Aita ere kirolzalea dela esan duzu, etxean gustura izango dituzu…

Aita gutxiago dabil dagoeneko bizikletan eta ez naiz berarekin ateratzen. Anaiarekin bai, berak ere duatloi eta triatloiak egiten baititu. Hura ere bizikletan ibili zen jubenil maila bitartean. Gero, nik egiten dudana egitera animatu nuen. Donostian ingeniaritza ikasten hasi da, baina entrenatzeko tartetxoren bat ateratzen du. Ez dugu elkarrekin askotan entrenatzen, gutxiago gustatzen baitzaio. Nik gehiago eskatzen diot neure buruari. Dena den, lehiaketetara elkarrekin joatea gauza handia da. Aita ere gurekin etortzen da, lehiaketetako giroa asko atsegin baitu.



Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT