
Urretxuko Udalak apirilaren 12anospatuko den Aberri egunean parte hartzeko gonbita luzatu nahi dieherritarrei, etxeko leihoetan ikurrinak ipiniz eta Urretxu nahiz Iruneta Hendaia artean egingo diren ekintzetan parte hartuz.
1931. urtetik aurrera, Euskal Herriareneta euskal herritar guztion eguna ospatu ohi izan den aldarrikapeneguna da Aberri Eguna. Abertzaleen eta sektore ezberdinen artekoelkarlana sustatu nahian, burujabetzaren aldeko estrategia nazionala bultzatzeko eta konpromisoa aldarrikatzeko garaiak diren hauetan,Urretxuko Udalak Urretxuko herriari dei egin nahi dio, aldarrikapenegun hau ospatu dezan.
Ohiturari jarraituz, Udalak etxeetakobalkoi, leiho eta txoko guztietan Aberri Egunari ongi etorria ematekoikurrinak jar ditzaten animatu nahi ditu herritarrak
Bestalde, Aberri Egunean goizeko 10etanantolatu duen ekintza xumean parte hartzeko deia ere egin du Udalak.Udaletxeko balkoian ikurrina jarriko da eta ohorezko aurreskuadantzatuko zaio. Ondoren, Urretxuko herritarrei Irun eta Hendaiaartean ospatuko den Aberri Egun bateratuan parte har dezaten gonbitealuzatu die Udalak.
Argazkia: 2008an Hendaian egin zenAberri Eguna