Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hiru ahotsak (146. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2009/04/27
Otamotz
Baietz erantzun dit. Egia da gertatu zitekeela banekiela. Baina atzo ez nekienez ez nengoen, gaur banago badakidalako. Eta zer sentitu ote behar dut orain? Berria da hau. Jertsea altxatu dut, sabelari begiratu diot eta atzoko sabel bera dela iruditzen zait, zilborrak itxura arrarorik ez du; baina atzo, konturatu naiz, nire sabelari une batez ere ez nion erreparatu. Gaur garrantzitsua da bat-batean kobazulo bihurtu delako, atzo ere kobazuloa zen arren. Begiratzen diot eta Tengo un pasajero, dentro de mi cuerpo abestia etortzen zait burura, Parálisis Permanenterena, etengabean. Pozik nagoela esan beharko nuke. Atzotik gaur bitartean zer aldatu den ezin dudala neurtu uste dut eta horrek ikaratu egiten nau. Mezu bat iritsi zaio: “ernalduta”. Irribarre batek marraztu du bere aurpegia eta harrotasunaren koloreak bere masailak tindatu ditu bere buruari “egin dut” esango balio bezala. Ez al zen hau begizta arrosadun kamisoi zurien garaia? Emakumeak eder, zoriontsu eta alai gauden garai emankorra? Erdizkako egia da hori. Ni arraro sentitzen naiz, prediktorrarena baino froga gehiago behar ditut behin ere botaka ez dudalako egin, nire sabela hazi bada ez dudalako nabaritu eta nire titien tamainaz gain, egoera honen beste sintomarik ez dudalako. Bakarrik arraro sentitzen naiz, arraro eta bakarrik. No woman no cry. Negarrik ez, ez da hori. Zygfggffdgdgggfgdgd gdgdd dfgdgdd sbvvcvbcbbbvbcbc bcbxxc -.,mnb cvcc xxzzz<hgfffdddssaa llkjjjv bxbbcbx v,mnnnn nnnnbvcxz<n Egun hauetan ama izango den hori etxera itzuli den bakoitzean ezer ere ez da bere gustura egon. Orroka ibili da: hau ez dago ondo hemen grrrrr, hori gaizki garbituta dago, ez dago ezer ere hozkailuan, nik egin behar al dut dena? Grrrrrrrrr. Une batez dena egina zuela uste izan zuen Bob bigarren mailako aktorea nahastuta dago. Harrituta begiratzen dio. Ondokoari dagokionez, deus ere ez du ondo egiten egun hauetan. Bizikletan joango bailiran besarkatzen du ohean lotarakoan, baina bera urrundu egiten da, espazioa uzten du bien artean, horrela eroso ez dagoela esaten dio. Oso urruti dagoela iruditzen zaio bigarren mailan gelditu den aita izango denari. Egia da, urrun dago, etxeko edozein eskinatan dabil bere gorputza katu bat balitz bezala miazkatzen. Bob ez dagoenean berekin egon nahi duela esaten dio eta ondoan duenean ez du berekin egon nahi. Beste balizko bat ere badago, Bob bere kasa badabil molestatu egiten da. Beldur txikiak ditut, gainetik ezin ditut kendu, inori ez diot esan nire bidaiariarena, gertu-gertukoei baino ez. Ez dakit zer izango ote den hobeto, bederatzi hilabetetan apenas froga bat egitea ala egoera honetan egutegian hainbeste data borobildu beharra, gaixo nagoela ematen du edo, akaso, neurotika hutsa naiz. Itxarongelarik ez dago, korridorea luzea da, ilaran dauden aulkietako batean eserita nago, lehenengo ekografia egiteko zain gaude, bi orduko atzerapenarekin jada. Korridore honek inolako intimitaterik ez du. Nire izena esan dute, banoa barrura, bera oraindik ezin da sartu. Ekografia egiteko tresna falikoa sartu didate azpietatik eta orduan irudia: eskuak, burua, hankak, egina dago bere txikitasunean. Eskua emaidazu, emozionatu egin gara, haurdun nago. Vvbvcx<<<xxcvbnmm,.-;)

Miriam Luki

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT