
Mendi lasterketa taldea, Zumarraga,Urretxu, Legazpi eta Ezkio-Itsasoko korrikalariek osatzen dute.Aurten lasterkari berriak animatu eta gero, 25 lagun inguruk osatzendute taldea. Horrela, mendi lasterketen egutegi geroz eta beteagoaosatzen duten lasterketa ia guztietan, gure herriotako lasterkarienordezkaritza egon dadin bermatu dute. Aurten, gainera, UrrateEraikuntzak eta Ugartza babesleen laguntzaz, korrikarako ekipamenduberria egiteko aukera izan dute.
Denboraldia, berez, Saran eta Urnietan(Adarrako igoera) ospatutako lasterketekin hasi bazuten ere, benetakolasterketak iragan astean heldu ziren. Alde batetik, Gasteizenjokatutako mendi maratoia, Euskal Herriko txapelketa ere bazena.Lasterketa honetan, Beñat Urzelaik eta Juan IgnacioSenosiainek marka benetan bikainak egin zituzten 24garren eta25garren hurrenez hurren. Lasterketa gogor honetan, SergioTorquemadak, Iñaki Ganuzak eta Juan Antonio Señok ereparte hartu zuten, marka benetan onak eginez.
Apirilaren 19an, bestalde, mendimaratoi erdia ospatu zen Beran eta aipatzekoa da, batetik, IñigoUnanuek gazteen mailan lorturiko garaipena. Helduen lasterketarekinbatera, gazteentzat lasterketa motzagoa antolatzen dute Beran, etaIñigok garaipena lortu zuen maila honetan, indarra eta teknikaerakutsiz. Emakumezkoen mailan, aipatzekoa da Jaione Sasietaklorturiko bosgarren postua. Gorka Sasietak, Juanjo Aranburuk, MikelPedrosak, David Redondok eta Gorka Azkaratek ere parte hartu zuten,denbora politak eginaz.
Pasa den igandean, apirilaren 26an,Aloñako igoera jokatu zen Oñatin. Eguraldiak ez zuenaskorik lagundu, Aloñako gurutzean elur bustia eta guzti eginzuen, baina lasterkariak ez ziren kokildu. Jaione Sasietak gutxigatikez zuen lasterketa motz baina gogor honetan garaipena lortu, segundubatzuetako aldea atera baitzion lehenengo sailkatuak. Gizonezkoensailean, Igor Etxeberriak egin zuen denborarik onena, eta GorkaSasieta, Mikel Pedrosa, Juanjo Aranburu ere txukun aritu ziren.
Aste honetan, Urdaibaiko natur eremuanjokatuko den lasterketan parte hartuko dute taldeko 10 kidek, etalasterketa honetan taldekako sailkapena ere egongo denez, papertxukuna egin nahiko lukete sail horretan. Poliki-poliki,Zegama-Aizkorri mendi maratoia hurbiltzen ari den heinean, taldekokideek sasoi puntua hartzea dute helburu, egutegi lasterketagarrantzitsuenean paper ona egiteko. Uda pasatu ostean,Zumarraga-Urretxuko II. Mendi lasterketa antolatzeko ordua heldukoda.
Argazkiak: Jaione Sasieta, Aloñanbigarren, Jaione Sasieta, Beran bosgarren eta Iñigo Unanue,Beran irabazle gazteen mailan.
Argazkien egilea: Gorka Azkarate