
Ostadar mendi taldeko kideek Urbasaraegingo dute mendi irteera datorren igandean, hilak 10. Lizarragamendatean hasiko dute ibilbidea eta Ziordiara iritsi aurretik Baizako(1.183 metro) eta Bargagaingo (1.156 m) gainak igoko dituzte.
Bideabost ordu eta erdian bete daitekeela adierazi dute antolatzaileek,zailtasun larririk gabeko ibilbidea dela gaineratuz. Igandean goizekozazpietan jarri dute irteera ordua Zumarragako parrokia parean.
Irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharradago. Gaur eta bihar izango da horretarako aukera. 20:00etatik21:00etara Ostadarrek zelai Ariztin duen bulegoan egin daitekjeizen-ematea edo baita 943 72 33 85 telefono zenbakian etaostadar@ostadar.org helbide elektronikoan interesatuaren kontaktuautzita ere.