
Herritar asko elkartu ziren atzoUrretxuko Ederrena frontoian, Peio Galvez zumarragarrari ongi etorriaegiteko. Apirilaren 20an utzi zuen Peiok Aranjuezeko kartzela , urtebete pasatxo preso egon eta gero. EHAK-ko prentsa arduraduna zelaatxilotu zuten 2008ko apirilean.
Ongi etorria
20:20 inguruan ekin zioten ekitaldiari,txalaparta doinuez lagunduta. Hitza hartu zuten ondoren LABsindikatua, Gazte Asanblada, Ezker Abertzalea eta Amnistiaren AldekoMugimenduko kideek. Azkenik Peio Galvez berak hartu zuen hitza.Bertaratutako guztiei eskerrak eman eta gero, bere senideentzako izanziren batez ere esker oneko hitzak. Oraindik ere barruan daudenherriko presoak ere gogoan izan zituen eta gatazka politikoa,politika eginez gainditzeko beharra azpimarratu.
Behin ongi etorri ekitaldia amaituta,afaria egin zuten Ederrenan bertan.