
Goizean goizetik ekin zioten Zumarragaeta Urretxuko Trikitixa elkarteak antolatutako Trikitixa Egunari.10:30ean herri ezberdinetako trikitilariak Zelai Ariztin elkartuziren eta 12:30 pasatxo arte bi herrietako kaleetan zehar aritu zenmusikaz bazterrak alaitzen.
Bertan elkartutakoek bazkaria eginzuten ondoren Balentiña jatetxean arratsaldeko jaialdirakoindarrak hartzeko. 17:30ean ekin zioten jaialdiari. Bertan bilduziren herriko txalapartariak, dantzariak, bertsolariak, poetak,kantariak eta nola ez trikitilariak ere. Unerik hunkigarriena dudarikgabe, Esteban Larrañagari egin zioten omenaldia izan zen.Oroigarriak eman zizkioten bi herrietako alkateek, Mikel Serranok etaIñaki Zabalak. Omenaldian bertan izan zen baita, IñakiGarmendia ‘Laja’ trikitlari ezaguna eta Larrañagaren lagunaere.
Gauen trikiti doinuek herriko kaleakhartu zituzten berriz, ordu txikiak bitarte.
Egilea: Jesus Mari Aierbe
- Bost bideotan duzue jaialdiak eman zuenaren laburpena:
Bideo 1:
Bideo 2:
Bideo 3:
Bideo 4:
Bideo 5: