(1) Harraskan harrikoa egitea (ur beroarekin) eta konketan eskuak eta hortzak garbitzea (ur hotzarekin) dira erabilera ohizkoenak. Kalkulua konplexuegi ez egitearren, dena ur beroarekin egiten dela jo da, baina konketa eta harraskaren baturari legokiokeena baino denbora gutxiago esleituta.
(2) 1 m3 ur dutxan erabiltzen den tenperaturaraino (50-60 °C) berotzeko 30 kWh energia elektriko inguru behar da.
(3) Ura berotzeko energia elektrikoa erabiltzen dela joz gero. Gasa (butanoa edo gas naturala) erabiltzen bada, ur beroaren kostua merkeagoa da. 1 m3 uraren kostua (BEZa barne) (alde handiak daude udalerritik udalerrira; adibiderako Donostiako kostua hartu da): 65 pta. 1 kWh energia elektrikoaren kostua (BEZa barne): 17 pta.
(4) Dutxa-aurrezgailuak % 41,2 aurrezten du (16 litro minutuko emariari dagokiona). Txorrota-aurrezgailuak % 54,2 aurrezten du (8 litro minutuko emariari dagokiona). Komun-tangako aurrezgailuak % 50 inguru aurrezten du.
(5) Kontuan izan kostua pertsonako dela. Beraz, etxebizitzako aurreztea kalkulatu nahi bada, ur-instalazio horiek erabiltzen dituzten pertsona-kopuruaz biderkatu behar da.
* gutxi gorabeherakoa.