
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Laurent Cantet.
- Gidoilariak: Laurent Cantet, François Bégaudeau eta Robin Campillo; François Bégaudeauren “Entre les murs” eleberrian oinarrituta.
- Antzezleak: François Bégaudeau, Vincent Caire, Olivier Dupeyron, Patrick Dureuil, Frédéric Faujas, Laura Baqueda, Juliette Demaille, Dalla Doucoure.
- Herrialdea: Frantzia.
- Urtea: 2008.
- Iraupena: 128 min.
Filmari buruz
Duela hainbat ziklo ikusi genuen ‘Elempleo del tiempo’ filmaren zuzendariaren azken filma da ‘Entre les murs’.Cannesko zinemaldian Urrezko Palmorria lortu zuen Laurent Cantetek,Françoise Bégaudeau idazlearen izen bereko liburua moldatuz. Françoise Bégaudeau aurpegi ezagunada Frantziako hainbat komunikabidetan idatzi eta agertzeagatik, Lemonde, Playboy, Inculte edo Transfuge bezalako aldizkarietan partehartzen du irakasle bezala lan egin duen idazle eta kazetari honek.Françoise Bégaudeauren parte hartzea ez da libururasoilik mugatzen, gidoian ere parte hartu duelako eta gainera bera dairakaslea antzezten duena.
Parisko institutu bateko erretratusoziologikoa lantzen du filmak ikasturte oso baten jarraipena eginez.Ahituta dauden irakasle eta hormonak dantzan dituzten ikasleen artekoelkarbizitzak eragindako desgastea, gatazka eta arazoak dokumentatzenditu. Gazteek, maiz, aurrez aurre topatzen dituzten hainbat arazo etagatazka gainditzeko euren burua bakarrik ikusten dute, euren familiaurrun sentitzen dutelako, bai literalki baita metaforikoki, horrelafamilia ez da gai gazteak behar duena eskaintzeko. Eta puntu horretankokatzen da irakaslea, bere hezitzaile rolean, familia denbora tarteluzeetan eta eginbehar gehiegitan ordezkatzen duena. Gatazkafamiliarrak etxetik kanpora irteten dira, eta inguruan eragiten dute,pertsonetan, instituzioetan, gizartean.
Filmak ikasgela erabiltzen du gauregungo Frantziako tentsio kultural eta arrazialei buruz hitz egiteko.Muntaketa lana bereziki garrantzitsua izan da filmari erritmoajarriz, bizitasunez eta sinesgarritasunez janzteko eta gelangertatzen den guztiaz jabetzen garenaren sentsazioa emateko.Aipatutako sinesgarritasun horretan zeresan handia dute filmeanazaltzen diren gazteek, ederki eta naturaltasunez antzeztendituztelako euren paperak, antzezleak amateurrak izan arren.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15