
Zumarragako eta Urretxuko langileengehiengoak bat egingo du grebarekin ELA sindikatuak esan duenez. Biherrietako enpresa handienak Arcelorrek ez du bat egin grebarekin,bertan gehiengo sindikala CCOO baita. Arcelorrek beraz ez ditu ateakitxiko biharkoan, baina ELA eta LAB-eko langileek greba egingo dute.
Guztiz bestelakoa izango da egoeraenpresa txikien kasuan. ELA sindikatuko Ekaitz Ojangurenekotamotz.eus-i adierazitakoaren arabera, Zumarraga eta Urretxukoenpresa txikien %90ak egingo du bat greba deialdiarekin.
Bi herrietako merkatari etatabernariekin ere izan dira sindikatuak eta esan dutenez, denda etataberna-jatetxe gehienek itxiko dituzte ateak biharkoan.
Mobilizazioak
Goizean 11etatik aurrera Donostian dutezita grebarekin bat egingo duten langileek. ELA sindikatuak autobusakjarriko ditu Zumarragan (06:45ean, geltokian) Donostiara joan nahiduten guztientzat. Autobusa hartzeko aurretik eurekin harremanetanjartzea komeni da. Bi herriotako LAB sindikatuak ere bihar goizeanDonostiara joateko deialdia egin die bi herrietako langileei. Hauenkasuan, norbera bere kabuz joango da.
Arratsaldean eskualde mailakomanifestazioa izango da Urretxun eta Zumarragan, kasu honetan ELA etaLAB sindikatuek elkarrekin deitutakoa. Manifestazioa arratsaldeko18:30ean hasiko da Areizaga-Kalebarren plazan. Leku berean amaitukoda bi herrietako kaleak zeharkatu eta gero.
Grebaorokorra.info web orria
Kontrainformazio proiektu ezberdinetakokide eta bloggerrek grebaorokorra.info ekimena aurkeztu dute astehonetan, maiatzaren 21eko greba orokorra indartzeko eta parte hartzeaoinarri izanik Euskal Herriko txoko ezberdinetako bideo, irudi etakronikak bildu eta zabaldu asmoz. Tresna ezberdinak baliatuko dituztehorretarako, twiter, flickr, youtube, mugikorren bidez jasotakoirudiak zuzenean webgunean emititzeko tresna… baita egunerakopropio sortutako herri telebista bat ere. Hau dena, beraien hitzetan,XXI. mendeko greba orokor bati erantzuteko asmoz.