
XIII. urtea beteko du igandean Iñaki Beitiaren omenez egiten den mendi martxak. Aurten ere mila lagun inguruk parte hartuko dutela iragarri dute antolatzaileek. Izan ere, 650 bat lagunek izena eman dute dagoeneko, horietatik ehundik gora Internet bidez. Gaur eta bihar jende gehiagok izena emango duen esperoan dira, baita etzi ere, mendi martxaren goizean.
Ibiltariak Areizaga-Kalebarren plazatik aterako dira. Luzean 55 kilometro osatuko dituzte ibiltariek; irteera ordua 06:00etan dute. Ibilbide motzean 25 kilometro egingo dituzte, eta goizeko zortzietatik zortziak eta erdira bitartean abiatuko dira, mailakatuta irtenda.