
Nahiz eta ekaitzen arriskuareniragarpena izan, egun berean beste ekitaldi batzuekin bat egin etaantolakuntzak prestatutako ibilbidea gogorra izan, 1.150 martxa-zalekIñaki Beitiaren omenezko mendi-martxan izena eman zuten;2008an baino lagun batzuk gehiago hain zuzen.
195 lagun irten ziren ibilbide luzeabetetzeko asmotan, 52 bat kilometro oinez egin eta 2.300 metroko desnibelagainditzeko asmoz. Eta 955 lagun irten ziren hain luzea ez denibilbidean; bi martxen arteko proportzioa urtez urte laburraren aldeazaltzen ari da. Ia 300 emakume, horietatik 25 ibilbideluzea osatzearren.
Erdiak Zumarraga eta Urretxukoak
Mendizaleen jatorria dela eta, partehartzaileen %50a baino gehiago Urretxu-Zumarragakoak izan dira (612lagun hain zuzen). Legazpitik 74 mendizale etorri ziren. Azkoititik(65), Donostiatik (41), Ormaiztegitik (24), Arrasatetik (20),Gasteiztik (20 ere bai), Bilbotik (19)… ezohiko jatorri batzukaipatzearren esan, martxa egitera Extremadurako biztanle bat etorrizela, Donostian bizi den brasildar batek ere parte hartu zuen, baitaUrretxu herriarekin senidetutako Schwarzenbruck herriko bi biztanlekere.
Kordaletan pausatutako laino trinkoagoizeko lehen protagonista izan zen. Antolakuntzako kide batzukarazoak izan zituzten euren kontrol-guneak aurkitzeko, izan ere, bostmetro baino harago ez zen ia ezer ikusten. Eta parte-hartzaile askokoharkabe txikiak izan zituzten, ibilbidea oso ondo markatuta zegoelaonartu bazuten ere; laranja koloreko hariak bere beharrak ondo betezituen laino trinkoan mendizaleak gidatuz.
Bi martxak Irimoko kordalean egin zutenbat; ibilaldi laburreko mendizaleen erritmo lasaiagoak azkarragozioaztenen erritmoa pixka bat trabatu zuen, hala ere, bizikidetasunezegin zuten bat eta momentuak lagunak agurtzeko balio izan zuen.
Anoa-postuak guztien gustukoa izanziren, eskaintza zabalagatik, baita eskainitako kantitateagatik ere.Bi ibilbideak gogorrak dira, asko exijitzen dute, eta hori dela etaez da arraroa lagun askok Aizpurutxotik autobusez zein bidegorritikbueltan etorri izana –dagoeneko nahikoa zitzaien-,
Helmugako giroa zuzenean jarraitzerikizan zen otamotz.eus eta www.beitia.org web guneen bitartez, izanere plazan dagoen balkoi batean estrategikoki web-kamara bat jarrigenuen.
Gurutze Gorriko boluntarioek esandutenez, ez zer kontu larririk gertatu. Urradurak, karranpak,muskulu-uzkurduraren bat baino ez. Jende ugari lurrera erori zenlurrazala labainkorra zegoelako, baina minik, buru-estimuan baino ezzuten izan. Laurak aldera ekaitza bortizki azaldu zen.Parte-hartzaileen gehiengoa dagoeneko helmugan zegoen, ez ordeaibilbide luzeko azken martxa-zaleak, azkeneko kontrol etaanoa-postuetako laguntzaileak, eta eskoba-taldeko lagunak. Blaieginda iritsi ziren, pozik ere bai. Hau da mendi-martxa honenespiritua; halaxe zen Iñaki eta dagoeneko datorren urtekoekitaldiari buruz hausnarketa lanetan jarri dira antolatzaileak.
Mendi-martxa honetan parte hartudutenei eskerrak eman nahi izan dizkiete natolatzaileek, baientitateei, dendei, enpresei,… eta batez ere, Iñaki Beitiazenarentzako apala baina aldi berean sakona den maitasun-keinuaadieraziz hain baldintza kaskarretan asteburua eskaintzeko prestagertu ziren laguntzaile guztiei. Eskerrak guztiei.
- Bideo 1:
- Bideo 2:
- Bideo 3:
- Bideo 4: