
‘Naro’ foroa, Emakundek emakume etagizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen,taldeen eta elkarteen lana biltzeko, ikustarazteko eta indartzekogunea da. 2004an martxan jarri zenetik, hainbat dira ‘BerdintasunarenGune’ honetan jorratu dituzten gaiak. Aurten, sei urte beteko dituegitasmoak eta ekainaren 4tik 21era gauzatuko da. Pasa den urteetanbezala, Eraldatzen Zumarraga eta Urretxuko emakume taldeak ere partehartuko du antolatutako egitarauan. Hiru tailer emango ditu hartaraUrretxun eta Zumarragan, ekainaren 4 eta 5ean eta 18an hurrenezhurren.
Euskal Autonomi Erkidego mailanburutzen da egitasmoa eta denek ere gai bera izaten dute ardatz. 2009honetarako ‘Emakumeen ahalduntzera eta gizartearen eta politikarenarloko parte-hartzea’ izango da jorratuko den gaia.
- Urretxu: “Txanponaren bi aurpegiak: ahalduntze eskola eta indarkeriaren prebentzio agenteak”.
Ekainak 4ean eta 5ean (osteguna etaostirala) egingo da tailer hau Urretxuko kultur etxean. Ordutegia,16:30etik 20:30era luzatuko da.
Tailer honetan, genero-indarkeriarenaurkako borrokan ‘ahalduntze’ eta ‘prebentzio’ kontzeptuenosagarritasuna landu eta ariketa praktikoak egingo dira. Gaur egungogizartean emakumeen zailtasun pertsonal eta kolektiboak zehaztu etahauei aurre egiteko gaitasunen garapena egingo da.
- Zumarraga: “Politika eragina sortuz emakume etorkinen testuinguruan”.
Ekainaren 18an (osteguna) ZumarragakoZelai Arizti kultur etxean egingo da gai honi buruzkohausnarketa-tailerra, 16:00etatik 20:00etara.
Emakumeen etorkinek gure gizartean biziduten zapalketa eta desabantailak izango ditu oinarrian tailerrak.Herritar etorkinen eta bertakoen artean politika eta parte-hartzekultura bultzatzea, Urola bailaren bizi diren etorkinen eskubideakezagutzea eta beraien gizarteratzea hobetzea izango dira helburunagusienak.