
Uggasak, Urola Garaiko GarapenAgentziak eta Zumarragako, Urretxuko eta Legazpiko udalek, Renferekinelkarlanean antolatutako laugarren Trena-Bizikleta jaia izan zenatzokoa. Eskualdean bereziki eta Gipuzkoan orokorrean, egunerokobidaietan trenaren eta bizikletaren erabilera sustatzea zuen helburuatzoko jaiak, aurtengo leloak zioen bezala, bidaia berdeak, merkeaketa osasuntsuak sustatzea alegia.
Guztira 425 izan ziren atzoko jaialdianparte hartu zuten pertsonak. Horietatik gehienak, 380 eskualdekoaketa 45 trena hartu eta kanpotik etorri zirenak, Donostiatik,Beasaindik, Irundik eta Andoaindik zehazkiago. Guztiek egin zuten,(Zumarragakoek eta Urretxukoek izan ezik) bizikleta trenera igo etaZumarragako geltokian jaitsi eta gero antolatzaileek prestatuta zuten24 kilometro eta erdiko ibilbidea. Zumarraga, Urretxu eta Legazpizeharkatu zituzten bidegorritik parte hartzaileek. LegazpikoMirandaola parkean amaitu zen jaia, ogitartekoak janez etafreskagarriak edanez. Nahi izan zutenek gainera, Burdinaren EuskalMuseoa bisitatzeko aukera ere izan zuten.
Laugarren jai honetan parte hartu zutengehienek, deskontuak izan zituzten Renferen tren txarteletan.