
Larunbat honetarako, ekainak 6, kulturibilaldia antolatu du Zumarraga eta Urretxuko Lekaio kulturelkarteak. Aiegi, Deio eta Sartagudan barrena egingo dute ibilaldia.
Bisita gidatuak izango dira tarteanMikel Sorauen-en eskutik:
- Aiegi-Iratxeko monasterioa: Jurramendi magalean, Nafarroako monumenturik garrantzitsuenetako da.
- Aiegi-Iratxeko ardo museoa: Iratxe upategiko eraikin zaharrena da, 1891an eraikitakoa. 1991An ardo-museo bezala egokitu zuten.
- Deioko gaztelua: X. mendean eraikitako gaztelua da, Nafarroako erresumaren defentsan hainbat guda bizi izandakoa.
- Sartagudako “Memoriaren Parkea”: ‘alargunen herria’ deritzonean aurten ireki duten parkea. Gerran eraildako 3420 nafarren oroimenean eraikitakoa.
Ibilaldirako sarrerak dagoeneko salgaidaude Aldirin. Motzen eta Gaztelekun. Sarrera bakoitzak 20 euro balioditu eta bertan sartzen dira autobusa, bazkaria eta bisitetarakosarrerak.