
Urretxuko Pagoeta auzoko udal-igerilekuetako zerbitzua hilaren 13an jarriko dute martxan. Irailaren 13ra arte luzatuko da aurtengo denboraldia eta bonua lortzeko aukera zabalik da jada kiroldegian. Iaz abonatu zirenei, kontrakorik esan ezean, automatikoki berrituko dizkiete bazkidetzak, inongo tramiterik egin gabe. Iaz bonurik egin ez, eta aurten egin nahi dutenek, aldiz, Aldiri udal kiroldegian eman beharko dute izena, 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00ak bitartean.
Argazkia: Asier Zaldua