
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Park Chan-wook.
- Gidoilariak: Chung Seo-kyung eta Park Chan-wook.
- Antzezleak: Lim Soo-jung, Jung Ji-hoon, Choi Hee-jin, Lee Young-nyeo, Yoo Ho-jung, Sohn Young-soon, Lee Kyung-eun.
- Herrialdeak: Hego Korea.
- Urtea: 2006.
- Iraupena: 105 min.
Filmari buruz
Berriro ere Park Chan-wooken film batgure artean, laugarrena jada. ‘Old Boy’, ‘Three…extremes’ eta’Sympathy for Lady Vengeance’ filmen oinordeko duina dela uste duguhonako hau. Orain arte egindako filmek markatzen zuten norabidetikaldentzen da korearra film honekin, baina lasai kalitateak bertanjarraitzen du eta. Erietxe psikiatriko batean dauden bi gazteenarteko maitasun ‘affair’-a kontatzen digu komedia honetan. Film hauhitz gutxitan definitzekotan honakoa esango dugu, ‘Alguien volósobre el nido del cuco’ hartu, nahastu eta konplexurik gabekosurrealismo ukitu bat eman diola Park Chan-wookek, pakete bereanmaitasun istorioa eta tiroketak nahastuz.
Hego Korean ez zuen arrakastakomertzial handirik lortu, mutilaren pertsonaia antzezten duen gazteahango abeslari ezagun bat izateak ez zuen ikuslegoaren hoztasunaeragotzi. Bost axola, zeren film honekin berriro erakusten du ParkChan-wookek izugarrizko talentua duela narraziorako eta hemenezagutzen ditugun Asiako zinegileen artean, berezi etabereizgarrienetako bat dela. Aurreko filmetan ikusi ahal izan genuenbezala sormen bide ezberdinak jorratzea bilatzen duen norbait dakorearra.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 3,50 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15