
Urtero bezala Santa Barbaran mugatutaegongo da ibilgailuen sarrera, ekainaren 24an, San Joan egunean.Aurten muga hori handiagoa izango da, han egiten ari diren lanengatikez baita izango bertan aparkatzeko modurik. Beraz, banatuko dituztenbaimenak errepidean aparkatzeko izango dira. Igotzeko Nekolaldekaletik doan errepidea erabili beharko da, eta Pagoeta auzora irtetenden bidea jaisteko bakarrik izango da. Hala ere, Erratzukopoligonoraino igotzen utziko dute Pagoetatik.
Baimen bereziakmateriala igo behar duten koadrilei banatuko dizkiete, taldebakoitzari bi. Santa Barbara inguruko baserrietan bizi direnbizilagunei ere emango dizkiete. Baimenak eskatzera UrretxukoUdaltzaingoaren bulegora joan behar da gaurtik hilaren 22ra,09:00etatik 21:00etara.
Autobus zerbitzu berezia doan
SantaBarbarara igotzeko doako autobus zerbitzua ere jarriko du Udalakurtero bezala. San Joan egunean 10:00etatik 20:00etara gelditu gabeibiliko da autobusa. Ipeñarrieta etaKalerrota-Areizaga-Kalebarren bidegurutzeetan eta Mundo Mejorrekoaparkalekuan geratuko da.
Argazkia: iazko San Joan eguna