
Harriduraz eta haserre. Iruñerrikohedabideen artean euskaldunon erreferentzia den irratiarekinNafarroako Gobernuak izan duen injustizia historikoari jarraipenaematen ari zaio neurri honen bitartez. Oraingo honetan, aitzakiausain nabarmena duten erabaki tekniko eztabaidagarriak baliatzen aridira Euskalerria Irratia bera eta, bide batez, Euskadi Irratia,Gaztea eta ETB mapatik ezabatzeko, Iruñerriko euskaldunak aukerarikgabe utziz. Ez da ulergarria eta, batez ere, ez da inolaz ereonargarria.
Harrituta gaudela diogu azken asteotanEuskarabideako ordezkariekin izan ditugun harremanetan jaso dugunmezua beste bat izan delako, euskarazko hedabideekin elkarlanerakoborondatea aurkeztu zaigulako. Horregatik harritu eta haserretu gaituerabakiak.
Jakina da azken bi urteak osogorabeheratsuak izan direla euskarazko hedabideentzat etaelkarteentzat Nafarroan (baita euskalgintzako beste erakundeentzatere). Azken bi urteetan Nafar Gobernuaren aurrekontuetanhedabideek eta euskara elkarteek jasandako kolpe latzak izan dira(gogoratu beharra dago hedabideentzako diru-laguntzen aurrekontuak%97ko murrizketa izan duela aurten, eta euskarazko kultur jardueraksustatzeko zuzendutakoak %80koa, eta egoera horrek bere horretanjarraitzen duela oraindik); baina azken hilabeteetan bagenituenesperantzari atea zabaltzen zioten zenbait zantzu (esperantzarakondenatuak baikaude, Garik kantatzen duen moduan). Nafarroakoparlamentuko Hezkuntza Batzordeak Gobernua hedabideekin hitzarmenaadostera gonbidatu zuen 2008ko abenduaren 17an, eta Euskararen NafarKontseiluak ere egoerari aterabidea emateko eskaria egin du aurtengoekainaren 3an egindako batzarrean.
Ondoren, euskarazko hedabideek azkenhilabeteetan behin eta berriz eskatu duten modura, Euskarabidea etahedabideon ordezkarien artean hasi gara harremanetan. Maiatzaren 29anizan da lehen bilera (ekainean izan du jarraipena harremanak) etabertan Nafarroako Gobernuko Erakundeekiko Harremanetarako etaGobernuaren Eledunaren Departamentuko Komunikabideen Zerbitzukozuzendariak ere parte hartu zuen. Euskarabideak luzatutako lehenhitzarmen proposamenetik agertu da Nafarroarako euskarazko irrati etatelebista bermatzeko borondatea eta, horregatik, harritzekoa da orainhartutako erabakia. Nafarroako Gobernuko arduradunek tokikohedabideen funtzio sozialaz eta hiritarrekin duten hurbiltasunaz hitzegiten duten bitartean (Nafarroako tokiko prentsaren lehenjardunaldian Alberto Catalanek adierazi moduan) Iruñerrian dagoeneuskarazko irrati bakarra itxi nahiak ez dauka inongojustifikaziorik.
Euskalerria Irratia da orain, lehenagoTtipi-Ttapa telebistaren emisio etena izan zen. Arrazoiak ezberdinak,baina funtsean bi arazo berdin dira oinarrian: Nafarroako Gobernuareneuskararekiko eta euskaldunokiko jarrera eta irrati-telebistekemititzeko behar dituzten lizentziak ez emateko urtetan jarritakotrabak. Jarrera horiek aldatzen ez diren artean erabaki teknikomodura edo nahi duten bezala aurkeztuko dute, baina aitzakia hutsizango dira. Testuinguru horretan, Euskarabideari galdetu nahi dioguea non geratzen den Gobernuaren izenean agertutako asmoa, egungoeuskarazko hedabideen eginkizun eta bizirauterako beharrezko direnlaguntza eta babesa ziurtatzearen inguruan.
Euskalerria Irratiko lagunei besarkadabat bidaltzeko aprobetxatu nahi ditugu azken lerro hauek, nahidutenerako ondoan izango gaituztela esateko.
TOPAGUNEAren Zuzendaritza Batzordearenizenean