
Oporrakbakean egitasmoarenbarruan, Urola Garaiko sahararren lagunen elkarte Hare Haizeakhamahiru haur ekarri ditu Goierrira aurtengoan. Segura, Ordizia,Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hamahiru familietan hartuko dituzteirailaren 10a eta 11a bitartean. Haur guztiak zazpi eta hamabi urteartekoak dira. Horien artean hiruk lehendabiziko aldiz igaroko duteuda gure artean. Gainontzekoak errepikatu egingo dute.
Bihelburu
Bi helburu nagusi ditu Oporrak Bakeanegitasmoak. Batetik, haurrek Saharako desertuan uda sasoian dutenbizi-baldintza kaskarretatik aldentzea. Tenperaturak uda garaian 60gradu ingurura igo daitezke egunean zehar desertuan. Bestetik,Tindoufeko kanpamentuetak ezinezkoak diren mediku-azterketak egitea.
Begiraleak
Larunbatean Hare Haizeako kideakBilboko aireportura joan ziren umeen bila. Aireportutik Loiura eramanohi dituzte haurrak eta hango kiroldegian jasotzen dituzteelkarteetako kideek.
Haurrekin batera begirale sahararrak ereetorri dira. Hamabi begirale etorridira, Brinkolako aterpetxean egongo dira irailera bitartean. Eurenlana haurrak hartu dituzten familiei laguntza eskaintzea izango da,hizkuntza arazoekin edo haurren egokitzapen arazoekin.
Argazkia: Goierriko Hitza