
Zumarragan lur azpiko edukiontziakizango dituzten kale bakarrak izango dira Piedad eta Bidezar,momentuz. Bidezarren, bertan dagoen plazatxoan egin dituzte dagoenekozaborra biltzeko erabiliko diren lur azpiko edukiontzientzako kutxak.Lau motatako zaborra bilduko da bertan, organikoa, papera, ontziaketa bidrioa.
Gainontzeko lanei dagokienez, lurzoruan baldosak aldatu dira Bidezarren estatuko fondoak emandakodiru-laguntzari esker. Gainera pibotak jarri dira espaloian, kotxeekbertan aparkatu ez dezaten.
Piedad kalean ere bai
Piedad kalea ere eraberritze lanetanmurgilduta dago. Zenbaki bakoitietan eginak dituzte dagoenekosaneamendu, ura, gasa eta argiztatze sarearen berrikuntzak. Berdinaegingo dute orain zenbaki bikoitietan. Bertako lanak hasten direnean,kotxeak berriro ohiko bidetik bideratuko dituzte. Gainera, espaloiaere eraberrituko dute.
Eta lan hauek tarteko, hemen erejarriko dituzte lur azpiko edukiontziak. Sei izango dira guztira. Bizabor organikoa jasotzeko, bat ontzientzako, beste batbidrioarentzako, beste bat papera jasotzeko eta azkena edukiontzimarroia izango da, laster martxan jarriko dena.