
Hamabi argazkilarik hartu dute parte aurten santaisabeletako argazki rallyan. Guztira 4 sari banatu dira eta guztiak Urretxuko eta Zumarragako argazkilariek jaso dituzte.
Bilduma onenaren saria Andoni Berriotxoarentzat izan da. Garaikurra eta 200 euro eskuratu ditu. Bigarren saria, 150 euro Guillermo Murciegoerantzat izan da eta hirugarrena 125 euro, Juanje Gordillorentzat. Herriko argazkilari onenari saria Gonzalo Izari egokitu zitzaion.
Ikusi aurkezpeneko bideoa hemen: