
Aurten Urretxuko Euskal Jaiak 50 urtebeteko dituela eta Udala, propaganda kanpaina zabal eramaten ari daaurrera. Orain, pegatinak banatu dituzte herriko denda etatabernetan. Kanpaina honen helburua, herriko erakusleihoetan euskaljaiaren 50. urteurreneko logoa daraman pegatina jartzea da. Baiherritarrak eta baita kanpotik datozenak ere, jaian murgiltzen hasdaitezen.
Gainera, uda sasoia aprobetxatuzturismo bulego ezberdinetara bidaliko da Euskal Jaietako egitarauaeta Euskal Herri mailako komunikabideetan ere izango du oihartzuna.
Liburua, DVD-a eta erakusketa
Irailean Euskal Jaiaren azken 24 urteakbiltzen dituen liburua aurkeztuko dute (25.ena aurtengoa izango da).Gotzon Aranburuk egin du azken urteetako materialaren etadokumentazioaren bilketa eta sailkapena. Aurreko 25 urteen laburpenaPello Gonzalezek bildu zuen 25. urteurrenean aurretik argitaratu zenliburu batean.
Euskal Jaiaren izaera islatuko duenerakusketa bat ere zabalduko da irailean. Herriko hainbat taldekhartuko dute parte hau antolatzen. Argazki zaharretatik hasi etaartisautza, erabili izan diren trajeak edo eta erraldoiak jarrikodituzte erakusgai. Irailaren 9tik 21era egongo da zabalik erakusketa,Juan de Lizarazu aretoan.
Erlazionatutako albisteak:
Argazkia: Lurra Dantza Taldea Urretxukoeuskal jaietan