Alkortaren atxiloketaren inguruan informazio kontrajarriak argitaratu dira azken egunetan. EFE informazio agentziak, atzo Alkorta oraindik ez zutela kartzelaratu baieztatzen zuen bitartean AFP agentziak igandean Parisko Fleury-Merogiseko kartzelara eraman zuela azaldu zuen.
Errefuxiatu zumarragarrari 2008an, bost urteko kartzela zigorra ezarri zitzaion. Epaiketan ez zuen parte hartu eta ondorioz, beste prozesu bat eskatzeko eskubidea du.