Urretxuko Ederrena frontoian egin zen xake txapelketa, Goierri elkartearen xake taldean antolatuta. Larunbatean, goizean egin zen lehiaketa eta arratsaldean partida azkarren unea izan zen.
Azkenenean Schwarzenbruck-eko ordezkariak izan ziren onenak, Gernikak, Pforzheim-ek eta Urretxuk jarraituta.
Bai irabazleak eta baita ondoren gelditu zirenak ere gustura zeuden txapelketa amitutakoan. Izan ere xake txapelketa baino askoz ere gehiago izan zen larunbatekoa. Lagun arteko giroan pasatu baitute guztiek ere asteburua. Hurrengoa Pforzheim-en izango da.
- Ikusi bideoan xake txapelketaren laburpena: