INEM-ek Zumarragan dituen bulegoak lekuz aldatuko dira. Leku aldaketak zerbitzu erosoago bat ematea ahalbideratuko du.
Pasa den ekainean hasi zituzten Nafarroa plazako eraikin berrian, INEM-eko bulegoak atontzeko lanak. Guztira 300 metro koadro ditu guneak eta herritarren ororen eskuragarri egongo da.
Une honetan lan zibilak egiten ari dira eta irailaren amaierarako bulegoa txukuntzeko eta altzariak jartzeko moduan egotea espero da.
1255 langabetu
Krisi garaian gaudela eta Zumarragako INEM-eko bulegoan lan erritmoa erruz ugaritu da azken hilabeteetan. Ekainaren amaierako datuei begiratuta, 1255 langabetu zeuden eskualdean. Hauetatik erdiak emakumezkoak eta beste erdiak gizonezkoak ziren. Krisiak gizonezkoen langabezian gehiago eragin duela ondorioztatu daiteke, aurretik %75 baitziren langabezian zeuden emakumeen kopurua eta 525 soilik gizonezkoena.