
Irailaren 5ean hasiko da aurten XXVI.Antioko Musika Zikloa. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zumarragako,Zumaiako, Debako eta Zarauzko udalek uda garairako elkarlaneanantolatzen duten ekimena da. Kamara musika du oinarrian zikloak,musikari gazte eta beteranoenen emanaldiak uztartzen direlarik.
Urtero bezala, iraileko larunbatguztietan egingo dira emanaldiak, Antioko baselizan. Aurten baina,eta berrikuntza moduan, azkeneko kontzertua Ezkio-ItsasokoIgartubeiti baserri museoan kokatuko da.
Mikel Laboari omenaldia
Iñaki Salvadorpiano-jokatzaileak Mikel Laboari egingo dion kontzertu-omenaldiakirekiko du aurten Antioko Musika Zikloa. Bitan banatuko da emanaldia.Batetik, Laboak 1969an, Bertolt Brecht-en testuetan oinarrituta sortuzituen lau abestiren moldaketak izango dira: Munduaren esker ona,Gaberako aterbea, Denak ala inor ez eta Lilurarik gabe.
Bestetik, Laboaren abestu ezagunenenmoldaketak eskainiko ditu Salvadorrek. Tartean izango dira Txoriatxori, Izarren hautsa edo eta Baga Biga Higa bezalakoak.
Autobus zerbitzua
Aurreko urteetan bezalatsu, emanaldiguztietarako sarrera doakoa izango da. Era berean, doako autobuszerbitzua ere izango da emanaldi guztietarako. Kontzertuak baino orduerdi lehenago irtengo da autobusa Zumarragako parrokia ondotik.
Irailean zehar egingo diren kontzertuguztiak Antioko baselizan egingo dira 19:30etik aurrera. Azkenkontzertua (urriak 3) aldiz, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrimuseoan izango da 18:00etan.
Egitaraua:
- Irailak 5: Iñaki Salvador piano-jotzaileak Mikel Laboari omenaldia egingo dio.
- Irailak 12: Iruñako katderaleko Capilla Musika.
- Irailak 19: Santiago Banda (klabezina), Rodrigo Gutierrez (oboe barrokoa) eta Roberto Alonso (biolontxelo barrokoa).
- Irailak 26: Carlos Mena (kontratenorea) eta Susana Salazar (pianoa).
- Urriak: 3: Elena Martinez de Murguia (gamba-biola), Juan Vega (flauta) eta Rafael Bonavita (lautea).