Lekaio kultur taldea, Zintzo MintzoEuskara Elkartea, Goierri Elkarteko mendi saila eta Ostadar MendiElkartea dira egitasmo honetan parte hartzen ari diren taldeetakobatzuk. Berezko toki izenak jartzeaz gain, iturri bat jarri eta bipista ireki dituzte Irimoren magalean.
Harriak leku izenekin
Uda aurretik hasi ziren leku izenakberreskuratzeko lanean. Dagoeneko Arkaitzetan, Kateagan eta Sasiolankokatu dituzte harriak. Baita Iturrandin ere, iturri bat eraiki dutenlekuan hain zuzen ere. Harri hauetan, Irimorako, Trekutzerako, SantaBarbararako edota Elorrondorako bideen norabidea ere adierazten da.Auzolanean egin dute guztia eta denera 13 harri jarriko dituzte bifasetan banatuta. Santa Barbaratik ezkerreko zatian jarri dituzteharriak lehenengoan. Bigarrenean, Nebera eta Beain baserriareninguruetan.
Bi pista
Iturriaz gain bi pista ere berreskuratudituzte. Irimoko gainetik eta Agerretik igaro gabe Trekutz alderajotzen duen bidea bata. Lizarriturritik gora, pista luzearekin loturaosatzen duten bidea bestea.
Erlazionatutako albisteak otamotz.eus-en: